Prentsa Aretoa
2021/06/22
Aitor Estebanen hitzetan indultuak “eman beharreko urratsa” dira, “justiziaz” jarduteko egin beharreko zerbait
Kongresuan eman duen prentsaurrekoan, Euskal Taldeko bozeramaileak salatu du bihar urtebete beteko dela EAJ-PNVk Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko egindako proposamena Kongresuak aintzat hartu zuenetik
Aitor Esteban Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak esan du Kataluniako preso politikoen aldeko erabaki den indultua "eman beharreko beharrezko urrats" direla, "hori gabe ezin baita ezer konpondu”. Gaineratu duenez “justiziaz jarduteko” egin beharreko zerbait da.
Kongresuan eman duen prentsaurrekoan, Estebanek berretsi egin du guztiz zentzugabea dela Kataluniako buruzagi politikoak espetxean egotea ”hainbat instantzietatik berretsi duten bezala”, esan du.
Bestalde, Euskal Taldeko bozeramaileak salatu nahi izan du bihar, ekainak 23, urtebete beteko dela EAJ-PNVk Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko egindako proposamena Kongresuak izapidera a onartu zuenetik. Estebanek ironiaz esan duenez, "Mahaiak efemeride hau ospatu nahi izan du zuzenketak aurkezteko epea beste behin luzatuz", eta "ekimen honekin aurrera egiteko" eskatu die PSOEri eta Union Podemosi. "Inor ez da ausartzen aintzat ez hartzeko esatera, baina gero `sine die´ atzeratzen da", deitoratu du.
Espainiako Gobernuak ostegunean Ministroen Kontseiluan onartuko duen BEZaren jaitsierari buruz galdetu diotenean, Estebanek esan du neurria "zuzena eta derrigorrezkoa" dela, baina horren aurrean kritiko agertu da, "urte amaieran berrikusi beharko den adabaki-lana" dela iritzita.
Euskal Taldeko bozeramaileak "merkatu elektrikoaren sistema osoaren berrikuspena premiazkoa" dela defendatu du, eta EAJ "2040ra arte trantsizioari nola helduko diogun" eztabaidatzearen alde dagoela gaineratu du. Zentzu horretan, "Trantsizio horretan, gasa bezalako elementu garrantzitsuak" daudela azpimarratu du.
Hain zuzen ere, Idoia Sagastizabal Euskal Taldeko diputatuak bihar laugarren presidenteordeari egingo dion kontrol-galdera Bilboko portuan gas-kargaleku berri bat baimentzeko atzerapenaren ingurukoa da; Estebanek azaldu duenez, horretarako "eskaera handia dago", eta blokeoa "beste herrialde batzuetatik inportatu behar izatea eragiten ari da, Belgikatik esaterako".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10