Prentsa Aretoa
2021/06/27
Aitor Esteban eta Estefanía Beltrán de Heredia EAJ-PNVren ordezkari terrorismoaren biktimak gogoratzeko eta omentzeko ekitaldian
Kongresuan egin den bilkura solemnera Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat ere joan da, Beatriz Artolazabal Berdintasun,Justizia eta Gizarte Politiketarako Sailburu andrea buru izan duela
Aitor Esteban eta Estefanía Beltrán de Heredia, Kongresuan eta Senatuan EAJ-PNVren Euskal Taldearen bozeramaileak hurrenez hurren, Diputatuen Kongresuan terrorismoaren biktimak gogoratzeko eta omentzeko egin den bilkura solemnean izan dira. Ekitaldian ere izan da Imanol Landa senatari abertzalea, Goi Ganberaren Mahaiko kide den aldetik.
Ordezkari jeltzaleekin batera izan da Eusko Jaurlaritzak bidalitako ordezkaritza, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako Sailburu andrea buru izan duela. Harekin joan dira Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusi José Antonio Rodriguez eta Biktimen,Giza Eskubideen eta Aniztasunaren zuzendari Monika Hernando.
Ekitaldia urtero egin ohi da 2010eko martxoaren 11n adostu zen erabakiaz geroztik. Egun hartan Parlamentuko Talde guztiek izenpetu zuten adierazpen instituzionalaren bidez ezarri zen ekainaren 27 a Terrorismoaren Biktimen Eguna izango zela.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10