Prentsa Aretoa
2021/07/07
Euskal Taldeak Escrivári ohartarazi dionez “Desadostasunak Aurrekontuak baino lehenago argitu ezik, zure Gobernuak arazoak izan ditzake”
Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio gaietarako ministroari exijitu dio Gutxieneko Diru Sarreraren transferentzia betetzea, eta “elkarrizketa eta negoziaketa” erreklamatu dizkio, egin nahi dituen erreformetarako “EAJ-PNVko diputatuen babesa jaso nahi badute”
Iñigo Barandiaranek, Gizarte Segurantzako gaietarako Euskal Taldeko bozeramaileak, Escrivá Ministroaren jarrera kritikatu du gaur, zeinari gaitzetsi egin baitio Gutxieneko Diru Sarreraren transferentzia bete gabe utzi izana,arautzen duen legearen arabera 2020ko urrirako aurreikusita zegoen arren. Era berean deitoratu dio elkarrizketarako aukerarik eman ez izana eta ohartarazpen argia egin dio: “Desadostasun hauek Aurrekontuak baino lehen argitu ezik, argi izan behar duzu zure Gobernuak arazoak izan ditzakeela”.
Toledoko Itunaren Batzordearen bileran zeinetan José Luis Escrivá ministroak hitz egin baitu, Iñigo Barandiaran haserre agertu da Pentsio Sistemaren erreformaren lehen zatia hedabideen bidez ezagutu duelako. “Kidetzat hartzen gaituzten arren, prentsaren bidez ezagutu behar izan ditugu akordioen edukiak; hori, hasteko, ez da adostasunaren edo akordioaren seinale, ezta arduraz jarduteko modua ere”, deitoratu dio Barandiaranek Ministroari.
Hala, eta “eboluzioaren ehuna akordioaren eta adostasunaren hariekin bilbatzen dela” gogoratu ondoren, diputatu jeltzaleak Escrivári erreklamatu dio “akordiorako joera” berreskuratzea, politikagintzan guztiz beharrezkoa delako “legezko testuetatik harago”.
“Gure babesa jaso nahi baduzu, Talde honekin eta bere solaskideekin gehiago negoziatu beharko duzu, jokoan baitago legezko testu baten garapen sinplea baino gehiago; jokoan dago hurrengo hamarkadetarako Gizarte Segurantzaren Sistemaren diseinua, eta ezin gara bere diseinutik edo kudeaketatik kanpo geratu, horiek biak euskal erakundeen ardurakoak direlako”, baieztatu du.
“Ez dugu gustuko Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren garapenari eta euskal gizartearentzako babes sistemari dagozkien gaiak jorratzea, duela 40 urte baino gehiagotik hona EAErenak izan beharko litzatekeen eskuduntza dela eta oraindik transferitu gabe jarraitzen duela ahaztuta”, kritikatu du diputatu jeltzaleak.
Horregatik guztiagatik, Barandiaranek nabarmendu nahi izan du akordioak betetzeak duen garrantzia, eta Ministroari ildo beretik ohartarazi dionez “kontu hauek guztiak Aurrekontuak baino lehen argitu ezean, zure Gobernuak arazoak izan ditzake”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10