Prentsa Aretoa
2021/10/14
Kongresuan prostituzioari buruzko “eztabaida sakona” irekitzea proposatu du Euskal Taldeak
Joseba Agirretxea diputatu jeltzalea sexu-abusuaren eta sexu-erasoaren arteko berezitasun juridiko-penala desagertzearen alde agertu da, baina iragarri du Euskal Taldeak zuzenketak aurkeztuko dituela Sexu Askatasunari buruzko Legetik hirugarren lokatiboa ateratzeko
EAJ-PNVk proposatu du Kongresuan prostituzioari buruzko “eztabaida sakona” abiaraztea. Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak baieztatu duenez “funtsezkoa da legeak egin aurretik entzutea, eztabaidatzea eta proposatzea”, eta horregatik Euskal Taldeak zuzenketak aurkeztuko ditu legetik hirugarren lokatiboa ateratzeko, hau da, pertsona bat prostituitzeko espazioa alokatzetik ateratzen den irabazia. Edozein kasutan, diputatu jeltzaleak positiboki baloratu du Legearen neurri nagusia, sexu-abusuaren eta sexu-erasoaren arteko berezitasun juridiko penala ezabatzea aurreikusten duena. Horregatik Euskal Taldeak Legearen kontra aurkeztu diren osoko zuzenketen kontra bozkatu du, baina kritikatu du Espainiako gobernuak aurkeztu duen testuak autonomia erkidegoen eskuduntzak zapaltzen dituela.
Joseba Agirretxeak proposatu du Sexu Askatasunaren Legeari buruzko osoko eztabaidan prostituzioaren gaia “sakontasunez“ aztertzea. Lege horretan jasotzen da Zigor Kodearen 187 artikuluaren aldarazpena, hirugarren lokatiboari buruzkoa. Agirretxearen aburuz, Espainiako gobernuak “eztabaida hau itxi nahi du lehenago ireki gabe: bertan behera utzita, zigortzeko neurria onartuta eta gaia bukatutzat emanda”. “Ez al duzue uste prostituzioak, bere inguruak, bere ondorioek, gizarteari ekartzen dionak, prostituzioan jarduten duten pertsonek, horri buruzko iritziaren gainetik, eztabaida bat, hausnarketa bat eta lan sakona behar dituztela? Galdetu die diputatu jeltzaleak Kongresuan presente izan diren diputatu jaun-andreei.
Halaber,Agirretxea kritiko agertu da Espainiako gobernuak aurkeztu duen testuak eskuduntzak inbaditzen dituelako: “tartean sartze horiek gertatzen dira lau alderditan nagusiki: hezkuntzan, osasunean, gizarte laguntzan eta gizarte zerbitzuetan, bai eta segurtasun indar eta kidegoen jarduketan ere”. Era berean, diputatu jeltzaleak gogora ekarri du Legearen jarduketa batzuk aurreikusten dituela Euskadin 4/2005 legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunari buruzkoak.
“Sexu-askatasuna erasotik babestea baino gehiago da, baina zoritxarrez emakumeek oraindik jarraitu behar dute sufritzen dituzten erasoetatik babesten. Bila dezagun bide egokia, zigortzeko neurriez gain, delitu horiek gure gizartean tokirik izan ez dezaten”, amaitu du Agirretxeak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10