Prentsa Aretoa
2022/05/03
Aitor Esteban: “Gaur inoiz baino beharrezkoagoa da Pegasus-en espioitzarekin zerikusia duen guztia ikertzea”
PSOEk Ikerketa Batzordea eratzeari muzin egin ondoren Euskal Taldeko bozeramaileak esan du Espainiako gobernuak “diagnostiko okerra” egin duela
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuan Euskal Taldeko bozeramaileak, gaur berretsi du “ikertu eta arakatu” behar dela Pegasus-en bidez egin den espioitzarekin zerikusia duen guztia argitzeko eta, horretarako, baieztatu du tresnarik egokiena dela parlamentuan Ikerketa Batzorde bat eratzea. “Sánchez presidenteari eta Robles ministro andreari eginiko espioitzak ezin du desitxuratu edo ezkutatu erantzukizun politiko eta instituzionalak dituzten 60tik gora pertsonei eginiko entzuketak ikertzeko beharra. Gauza batek ezin du bestea estali, dena ikertu behar da. Eta honakoa baino kasu egokiagorik ez dago Ikerketa Batzorde bat eratzeko”, laburbildu du Estebanek Kongresuan eskaini duen prentsaurrekoan.
Hala ere, eta Bozeramaileen batzordean, PSOEk, PPrekin,Vox-ekin eta Cs-rekin bat eginik, batzordea eratzea eragotzi du, Estebanen aburuz “oker borobila” den zerbait. “Uste dut diagnostiko okerra egin dutela eta errealitatea desitxuratu”, esan du Estebanek gobernuko hainbat bozeramailek azalpenak Gastu Erreserbatuen Batzordean eman behar direla esan izana kritikatu ondoren.
Ikerketa Batzorde batean ezer esaterik ez dagoela esateko erabiltzen ari garen arrazoibide berarekin, ondoriozta dezakegu Gastu Erreserbatuen Batzordeak, orduan, ez lukeela gauzak argitzen lagunduko. Eta jakina, ikertu egin behar da, hori egiten ez den bitartean Gobernuak erabakitzen baitu zer egiten den publiko eta zer ez; zer kontatzen duen eta zer ez, adierazi du. Halaber, joan den asteazkenean Roblesi egindako kontrol-galderan egin bezala, dokumentuak desklasifikatzeko beharra defendatu du Estebanek. “Espainiako Gobernuaren esku dago dokumentuak desklasifikatzea eta parlamentu honen ikerketarako arloak irekitzea. Beraz, hori egiten ez bada, nahi ez delako izango da, eta nahi ez dutenek azaldu egin beharko dute. Baina, jakina egin daitekeela”, amaitu du.
Euskal Taldeak ildo beretik jakinarazi du Sáchez presidenteak Bozeramaileen Batzordearen bileran azalpenak ematearen alde bozkatu duela, honek aurrera egitea ahalbidetuz eta epe laburrean egin dadila.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10