Prentsa Aretoa
2022/06/22
Gobernu zentralak egoitza-ereduan “eskumenak zapaldu” nahi dituela salatu du Euskal Taldeak
Kontrol-saioan, Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030 ministroari esan dio mendekotasunari arreta emateko proposamenak “autonomia-erkidegoen eskumen esklusiboko gaietan eragina duela”, eta kritikatu du bere ministerioak Europako Funtsetatik baliabide ekonomikoak “kendu” nahi izatea
Euskal Taldeak, gaur goizean Kongresuan egindako kontrol-saioan, Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoen egoitza-ereduan autonomien eskuduntzak “zapaldu” nahi dituela salatu du.
Iñigo Barandiaran, mendekotasunaren arloko bozeramaile jeltzalea, Ione Belarra Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030eko ministroari txarretsi dio maiatzaren amaieran Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluak Autonomia Sistemako eta Mendekotasunari Arreta Eskaintzeko Zentro eta Zerbitzuen Kreditazioari eta Kalitateari buruzko Akordiorako egindako proposamenak “Autonomia Erkidegoen eskumen esklusiboak zapaltzen dituela”.
“Proposamen hark gehiengoaren gaitzespena ekarri zuen, batez ere ulertzen baitzen erregulazio zabal hark egoitzak, adierazleak eta ekipamenduak non kokatu behar diren, langile profesionalen baldintzak edo egoiliarren tratu-duintasuna edo erabilera-eskubideak zer diren ezartzeko esku-hartze onartezina zekarrela autonomia-erkidegoen eskumenen esparruan”, esan du Barandiaranek.
Diputatu jeltzaleak, gainera, fokua jarri du Belarraren ministerioak Autonomia Erkidegoentzako Europako Funtsetatik “baliabide ekonomikoak” kentzeko duen asmoan. Barandiaranek berak azaldu bezala, Giza Eskubideetarako idazkari Ignacio Álvarezek atzo iragarri zuen ministerioak 150 milioi erreserbatu dituela Berreskuratze Planaren 22. osagaitik, hau da, epe luzerako zainketa eredurako eta berrikuntza eta pertsonei zuzendutako arreta eredua sustatzeko Funtsen baliabideen %20. “Ulertzen dugu autonomia erkidegoei kendu nahi diezula gai horretan esku hartzeko duten ahalmena”, txarretsi dio diputatu jeltzaleak ministro andreari.
“Ministro andrea, esan diguzu gai zarela autonomia-erkidegoek beren erabakiei eusteko erabil ditzaketen baliabide ekonomikoak kentzeko. Noraino iristeko asmoa duzu inoren jarduerak zuk nahi duzun bidetik eramateko?”, galdetu dio Barandiaranek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10