M-11 erasoa ikertzeko eratu zen ikerketa batzordearen aurrean." />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/06/08

Olabarriak Conde-Pumpidori eskatu dio Fungairiño karguan mantendu behar ote den azter dezan

Emilio Olabarriak Estatuko Fiskaltza Nagusiak Eduardo Fungairiño Entzutegi Nazionaleko fiskal nagusiak karguan jarraitu behar ote duen aztertzea nahi du. Arrazoia da Fungairiñok “fenomeno terrorista ezagutzen ez duela“ erakutsi egin zuela  M-11 erasoa ikertzeko eratu zen ikerketa batzordearen aurrean.

rss Ezagutzera eman
Olabarriak Conde-Pumpidori eskatu dio Fungairiño karguan mantendu behar ote den azter dezan

ARGAZKIA JAITSI

Horrela baieztatu du Olabarriak Diputatuen Kongresuan gaurkoan izan den prentsa aurrekoan. Olabarriak plazaratu nahi izan ditu bere alderdiak erakunde ikertzaileari luzatu dizkion ondorioak. Gomendioen artean Candido Conde-Punpido Estatuko fiskal nagusiari proposatzen dio “Entzutegi Nazionaleko fiskal nagusiaren jarduera aztertzeko eginbideak bidera ditzan, batzorde ikertzailearen aurrean esandakoaren arabera argi geratzen baita ez duela fenomeno terrorista ezagutzen”.

Halaber, ordezkari jeltzaleak proposatu egin du Entzutegi Nazionaleko atal bat, instrukzio epaile eta fiskal eta guzti, islamiar terrorismoa aztertzeko era dadin. Modu berean, fenomeno hau kultura aniztasunaren aldetik aztertzea eskatu du.
Gure Legebiltzar Taldea