Berriak

BBB

2019/04/17

EAJ-PNVk Ezkerraldearekin eta Meatzaldearekin daukan konpromisoa berretsi du Aitor Estebanek

Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak Ortuellan aldarrikatu du talde jeltzaleak erakundeen artean negoziatzeko daukan gaitasuna, horri esker lortu dituelarik Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea, Urbinagako aldageltokia edo Galindoko HUA hobetzeko inbertsioak, eskualde bietan onurak ekarriko dituztenak

EBB

2019/04/16

Mikel Legardak balioetsi ditu Madrilen Arabako azpiegiturak modernizatzera begira lortutako konpromisoak

Legarda Kongresurako hautagaia izango da Arabatik, eta Araba eta Euskadiren garapen ekonomikora begira funtsezko jo ditu Forondako aireportuaren 24 orduko zerbitzua, Arasur-Júndiz-Foronda ardatz logistikoa, Abiadura Handiko Trena eta AHT Vitoria Gasteizera lur azpitik sartzea

BERRIA

2019/04/15

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Euskadiri AP-68 autobidearen transferentzia egitea adostu dute

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Euskadiri AP-68 autobidearen transferentzia egitea adostu dute. Erkorekak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza arduratuko da autobidearen titulartasunaz, funtzioez eta zerbitzuez, 0 kilometro-puntutik (Bilbo) 77,5 kilometro-puntura (Arabaren eta Burgosen arteko muga). Gainera, Eusko Jaurlaritzak Estatuaren posizioa, subrogatuko duela esan du sailburuak, 2026ra arte, Abertis enpresaren administrazio-emakidaren kontratuan. Era berean, transferentzia jasotzean, Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiei eskualdatzeko kudeaketa-lanak hasiko dituztela jakinarazi du Erkorekak.

EBB

2019/04/15

"EAJk Madrilen ezer erabakitzen badu, eskuindarreko hiru horiek oposizioan jarraituko dute"

Ortuzarrek euskal hiritargoa deitu du apirilaren 28an EAJ-PNVren alde bozkatzera PP, Ciudadanos eta Vox “erabat geldiarazteko”, hauteskundeei begira dituzten helburuak lortzeko asteburu osoan Euskadi “kleenex” gisa erabili dutela ikusirik

Kongresua

2019/04/15

“Pentsioen igoera EAJ-PNVk Madrilen lortutako akordioari esker izan da”

Aurkeztu daitezkeen “mehatxu berrien” aurrean, pentsioak Euskaditik bertatik kudeatu ahal izatea aldarrikatu du alderdi jeltzaleak

EBB

2019/04/14

Mikel Legardak Trebiñuko barrendegiko herritarrak kontsultatuak izateko EAJ-PNVk duen konpromisoa berretsi du

Kongresurako hautagaiak baieztatu du Madrilen EAJ-PNVk baino ez dituela defendatu Euskadi, Araba eta Trebiñuren interesak

EBB

2019/04/14

PPren zinismoa salatu du Ortuzarrek , Sanchezi "eskuak odolez zikinduta" dutenekin hitzartzea deitoratzen diolako eta, aldi berean, Eusko Legebiltzarrean Bildurekin batera bozkatzen duelako

EBBko presidenteak Getxon eginiko ekitaldi politikoan hitz egin du. Aitor Estebanek bertan esan duenez PSOE eta PP Euskal Agenda garatzeko prest daude soilik “EAJren botoak behar dituztenean”

EBB

2019/04/13

"Euskadik apirilaren 28an izango du jokoan Euskadi gehiago izatea edo Madril gehiago izatea", ohartarazi du Andoni Ortuzarrek Laudion

EBBko presidenteak Oyarzabal eta Marotorori txarretsi die Espainiako Parlamentuan euskal autogobernuaren kontra egiten ari diren gurutzada, eta Casadori gaitzetsi ez izana deitoratu diete: “Esaten duen gauza bakoitza da euskal hiritarren kontrako iraina”

EBB

2019/04/13

Aitor Estebanek Euskadiko gazteriari ohartarazi dio Madrilen “ahots propioa” izan beharraz, “bidean datozen asmo birzentralizatzaileei aurre egin diezaiegun”

Tolosan gaur egin den EGI Egunaren kariaz, Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak aldarrikatu du EAJ-PNVren ibilbidea, bere lidergoa nabarmendu du eta gazte jeltzaleei eskatu die alderdiaz “harro sentitzea”

EBB

2019/04/12

Ortuzarrek euskal herritarrei ohartarazi die batzuk PSOEren alde eskatzen ari diren boto baliagarri faltsuaren kontra: “Ciudadanosekin gehiengoa lortzen badu, Sánchezek Riverarekin hitzartuko du”

EBBko presidenteak Zumarragan galdetu du zein Sánchez ote den hauteskundeetan aurkezten dena: Euskaltzaindia bisitatu zuena edo 155. artikuluaren aplikazioa pozarren abalatu zuena.

Kongresua

2019/04/12

Aitor Estebanek industria eta enpleguak babestea du helburu, euskal enpresen lehiakortasuna hobetuaz

Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak gogora ekarri du EAJ-PNVk 2017an lortu zuela enpresen argindar tarifen merkatzea, eta aurreratu du jarraituko duela industria, I+G+B politikak,nazioartekotzea edo ekintzailetza bultzatzeko politiken alde egiten “sektore estrategikoa delako”

EBB

2019/04/11

EAJ-PNVk euskal herritarrak deitu ditu Euskadiren alde “oinpekoei ematera” apirilaren 28an talde jeltzalearen alde bozkatuaz

Vitoria-Gasteizen egin da gaur talde jeltzalearen kanpaina hasteko ekitaldia. EAJ-PNV izango da Euskal Taldea eratzeko helburua duen bakarra: “EAJ Madrilen indartsu dagoenean, Euskadiri ondo doakio”, esan du Ortuzarrek

Gure Legebiltzar Taldea