Prentsa Aretoa
2020/02/24
Nekazaritza eta arrantza sektorea Planas Ministroaren aurrean defendatu du Agirretxeak
Diputatu jeltzaleak plan eta programa sektorialen “kudeaketa deszentralizatua” aldarrikatu du eta arrantza kuoten “banaketa ekitatiboa” eskatu du
Joseba Agirretxeak, EAJ-PNVren Euskal Taldeko bozeramaileak, Nekazaritza, arrantza eta elikadura batzordean defendatu du Euskadiko nekazaritza eta arrantza sektorea, eta eskatu du Europako nazioarteko akordioetan, baldin eta nekazaritza eta arrantza sektoreari eragiten badie,“dagokion herrialdeak Estatuko nekazari eta arrantzaleek lan, ingurumen eta lege esparruan dituzten mugapen berberak aurreikusten dituela egiaztatzea .
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko titularraren lehen agerraldiaren kariaz, Joseba Agirretxeak azaldu du EAJ-PNVk nekazaritza eta arrantza arloan egiten duen lanak hiru “oinarri nagusi” dituela “produkzio eta erauzketa sektoreen defentsa, Euskadi eta Nafarroako esparru autonomikoaren defentsa eta Europako proiektuan sinesten jarraitzea, lehen sektorean ere bai”.
Hartara, eta nekazaritza sektoreari dagokionez, Euskal Taldea PAC berriaren funtsak moztearen kontra egongo litzatekeela Ministroari esan ondoren, Agirretxeak “PAC-aren Plan Estrategiko desentralizatua” egitea planteatu du, Euskadin eskudun diren administrazioek “Plan Estrategiko propioa diseinatzeko eta aplikatzeko” aukera izan dezaten, eta Planas MInistroari eskatu dio “subsidiariotasun printzipioan oinarrituta” Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzak planteatzen dituen erronkei erantzuteko gai izatea. Era berean, “autonomia” eskatu du organismo ordaintzaileentzat, eta Ministroari galdetu dio iragarri dituen aldarazpenekin bilatzen ote duen ezkutuka “eskuduntzak birzentralizatzea”.
Beste alde batetik, eta esportazioei dagokienez, diputatu jeltzaleak “neurri drastikoagoak” eskatu ditu “ardoaren esportazioen defentsan” eta “arintasuna” aldarrikatu du garbitasun eta osasun baldintzak malgutzeko dekretua indarrean jartzeko orduan.
Arrantza sektoreari dagokionez, Agirretxeak hurrengo programa operatiboaren “kudeaketa deszentralizatua” eskatu du “Europako Batzordeak ahalbidetzen baitu”, esan du, bere aburuz “ordaintzaile bakoitzak ez baitu programaren betepen zuzena ahalbidetzen, aldi honetan ikusten ari den bezala”. Sektore honetan ere, Agirretxeak eskatu du “Europa mailan atun trontzoen kuotak ezabatzea, atun-ontzientzat oso gauza garrantzitsua den zerbait”.
Amaitzeko, diputatu jeltzaleak Planasi adierazi dio EAJ-PNV eta Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiak nahiko kezkatuta daudela Euskadiko basogintza eta bereziki Gipuzkoa eta Bizkaiko pinudiak larriki kaltetzen ari den “banda marroiagatik”. Horregatik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministroari eskatu dio eskudun administrazioei baimena ematea azido kuprosoa erabiltzerik izan dezaten, egiaztatu baita irtenbiderik onena dela “pinu gehienak suntsitzen eta sektorea kaltetzen ari den” izurritearen kontra egiteko”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10