Prentsa Aretoa

2020/02/20

Josune Gorospek Isabel Celáari eskatu dio Hezkuntza Ministerioan “aldebakartasuna” bazter dezala

Hezkuntza Ministro andrearen agerraldian, diputatu jeltzaleak EAJ-PNVren lankidetza eskaini du Hezkuntza Lege berria egiterako orduan “gure eskumen esparrua errespetatzekotan”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Josune Gorospek, EAJ-PNVren Euskal Taldeko hezkuntza bozeramaileak, Isabel Celaá Ministro andreari eskatu dio Hezkuntza Ministerioaren jardunean “aldebakartasuna” bazter dezala, eta LOMCE legea aldaraztearen alde agertu da eta, ondorioz, Espainiako gobernuko titularrak gaur iragarri duen Hezkuntza Legea izapidetzearen alde ere bai, baina era berean ohartarazi dio EAJ-PNV laguntzeko prest egongo dela baldin eta Eusko Jaurlaritzak hezkuntza alorrean duen eskumena errespetatzen bada.

Diputatuen Kongresuan Hezkuntza Ministro andrearen agerraldiaren kariaz, Josune Gorospek nabarmendu du Hezkuntza Lege berri horrek barnean jaso beharko duela “Euskadiren berezitasuna eta zuzenbidea aitortzea eta errespetatzea”, eskumen horrek Euskadiri ahalmen berezia ematen baitio legeak eta hezkuntza eredu propioa egiteko,onartzeko eta betearazteko, eta EAJ-PNVk zentzu honetan dituen kezkak adierazi dizkio.

Halaber, Diputatu jeltzaleak Espainiako Gobernuarekin orain arte izandako harremanetan eman den “esperientzia txarra” salatu du Exekutibo zentralaren aldetik Euskadiko beka sistema epaimahaietara eraman zuenez geroztik, eta zentzu honetan, Euskadiko bekak blindatzea eskatu du. Era berean, Gorospe, “kezkatuta” agertu da eta bere haserrea erakutsi du Espainiako gobernuak Estatu osoan Hezkuntzarako MIR bat bultzatu nahi duelako. “Funtsezkoa da irakasleriaren prestakuntza hobetzea, baina uniformizatu gabe, lurralde bakoitzaren nortasuna errespetatuz”, esan du. Eta gauza bera esan du batxilergoko ebaluaketa bakarraz, EAJ-PNVk hori ere arbuiatzen duela nabarmenduz.

Amaitzeko, Josune Gorospek gogora ekarri du Euskadiko Lanbide Heziketa eredua, hezkuntza eta enpresa esparru berean hartzen dituena. “Eredu arrakastatsua” da, esan du, eta “indarrean jarraitzea” eskatu du.

Gure Legebiltzar Taldea