Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/10/30

“Energia sektorerako neurri hauek adabakiak dira, tarifen defizita konpontzen ez dituztenak”

Pedro Azpiazu Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaile ekonomikoak Kongresuko Osoko Bilkuran defendatu du EAJk jasangarritasun energetikorako zerga neurriei buruzko Lege Egitasmoari aurkeztu dion osoko zuzenketa. Azpiazuk argudiatu duenez, Lege Egitasmo honek bilatzen duen gauza bakarra da "zerga berrien bidez, neurri fiskal gogorrak ezartzea, urtero tarifetan eragiten den defizita estaltzen saiatuz".

rss Ezagutzera eman

Diputatu jeltzaleak salatu duenez "Gobernuari zerga diskriminatzaile multzo berria ateratzea bururatu zaio, ingurumen edo ekonomia arloko arrazoirik izan gabe; zerga hauek kontsumitzaileek eta energia sortzaile eraginkorrenek ordaindu beharko dituzte".

Gaineratu duenez, erreforma hau "oso urrun dago ingurumenaren aldeko mezu zentzudunak ematetik, eta dirua biltzeko helburu ezin argiagoa du, bat-batekotasun dosi handiekin". "Adabaki hutsa da, tarifen defizitaren arazoa konpontzen ez duena, eta ingurumenaren aldeko mezurik igortzen ez duena, elementu hauek biak  ez direlako zorroztasunez aztertu".

Gure Legebiltzar Taldea