Prentsa Aretoa
2012/10/30
“Energia sektorerako neurri hauek adabakiak dira, tarifen defizita konpontzen ez dituztenak”
Pedro Azpiazu Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaile ekonomikoak Kongresuko Osoko Bilkuran defendatu du EAJk jasangarritasun energetikorako zerga neurriei buruzko Lege Egitasmoari aurkeztu dion osoko zuzenketa. Azpiazuk argudiatu duenez, Lege Egitasmo honek bilatzen duen gauza bakarra da "zerga berrien bidez, neurri fiskal gogorrak ezartzea, urtero tarifetan eragiten den defizita estaltzen saiatuz".
Pedro Azpiazuren hitzaldia energiaren iraunkortasunerako Lege Proiektuaren osoko zuzenketen eztabaidan
HITZALDIA - 2012/10/30Energia sistemaren jasangarritasunerako Lege Proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa
ENMIENDA - ENMENDAKINA - 2012/10/23
Diputatu jeltzaleak salatu duenez "Gobernuari zerga diskriminatzaile multzo berria ateratzea bururatu zaio, ingurumen edo ekonomia arloko arrazoirik izan gabe; zerga hauek kontsumitzaileek eta energia sortzaile eraginkorrenek ordaindu beharko dituzte".
Gaineratu duenez, erreforma hau "oso urrun dago ingurumenaren aldeko mezu zentzudunak ematetik, eta dirua biltzeko helburu ezin argiagoa du, bat-batekotasun dosi handiekin". "Adabaki hutsa da, tarifen defizitaren arazoa konpontzen ez duena, eta ingurumenaren aldeko mezurik igortzen ez duena, elementu hauek biak ez direlako zorroztasunez aztertu".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10