Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/12/17

"Gernikako Estatutuarekiko intsumiso" deitu dio Estebanek Rajoy-ri, eta iragarri dionez "Euskadi agendatik kanpo baduzu, denetarako dago kanpoan"

Euzko Abertzaleak Taldeko diputatuak adierazi duenez Espainiar Gobernuko Presidenteak "ez du aintzat hartzen estatutuak aurreikusten dituen eskumenak betetzeko printzipioa".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Esteban, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeko bozeramailea denak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko Presidenteari esan dio "intsumisoa" dela " Estatutuarekiko" eta iragarri dionez "Euskadi zure Gobernu agendatik kanpo badago, denetarako egon behar du kanpoan".

Estebanek kontrol bilkuran baieztatu duenez, Espainiar Gobernuko Presidenteak "ez die erantzuna eman Urkullu Lehendakariak bileretan planteatu dizkion galderei", eta ildo horretan gaineratu duenez " ez dakit nik hori heziketa txarragatik ote den ala arduragabekeriagatik egiten ote duen".

Zehatzago esanda, Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak gogora ekarri ditu konpondu gabe dauden gai batzuk " oinarri-oinarrizkoak" esan du, eta horien artean aipatu ditu "finantzaketari eta fiskalitateari lotutako gaiak, kupoaren aplikazioaren gaineko irizpide ezberdinak, osasun alorrean dauden arazo juridikoak, bete gabe dauden transferentziak eta EAEn Gobernu Ordezkari denak Euskadiko hainbat udaletan euskara normalizatzeko planen kontra aurkeztu dituen errekurtsoak" . Estebanek salatu duenez "Gure Legebiltzar taldeak egiten dituen galderei erantzuteko, bilkura saioetan egin ditugun interbentzioak ematen dizkigute, eskatzen ditugunak datuak diren arren”.

Estebanek amaitzeko esan duenez " aurrera emandako pausu bakarrak izan dira Euzko Abertzaleak taldearekin lortu diren akordio puntualen bidez" eta horregatik baieztatu du Rajoyk ez duela "eskumenen inguruan" legea betetzeko printzipioa aintzat hartzen".

Gure Legebiltzar Taldea