Prentsa Aretoa
2015/02/03
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak berriro azpimarratu du ez duela yihadismoaren kontrako ituna izenpetuko eta "oso kritiko" agertu da "akats tekniko eta juridikoz beteta dagoen eta betirako espetxe zigorra abalatzen duen testuarekiko"
Emilio Olabarriak itunaren "aldebikotasuna" kritikatu du eta "nolabaiteko itxura elektoralista" duela ere salatu du
Emilio Olabarria, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldean barne gaietarako bozeramaileak esan du Euzko Abertzaleak ez duela izenpetuko atzokoan PPk eta PSOE alderdien artean yihadismoaren kontra izenpetu zen ituna, eta iragarri du datorren astean Lege Organikoaren Proposamena tramitera onartzeko egingo den eztabaidan "oso kritiko"agertuko dela "akats tekniko juridikoz beteta dagoen eta betirako espetxe zigorra abalatzen duen testuarekiko".
Komunikabideei eginiko adierazpenetan, Olabarriak esan du atzokoan Pedro Sanchez eta Mariano Rajoyren artean izenpetu zen itunak "nolabaiteko itxura elektoralista" duela. Itun horren "aldebikotasuna" kritikatu du eta zentzu berean gaineratu duenez "bitxikeria da terrorismo delituak Zigor Kode bidez ez arautzea, munduko herrialde guztietan gertatzen den bezala". Olabarriak "bitxi" hitzaren bidez kalifikatu du "Estatuko itun bat baldintzatuta egotea".
Lege Organikoaren Proposamenaren edukiaz Olabarriak gogoratu duenez "betirako espetxe zigorra berraztergarria, bizitza osorako espetxe zigorraren eufemismoa,alegia, marra gorria da Euzko Abertzaleak taldearentzat" eta gaineratu duenez "konstituzioaren kontrakoa da eta Giza Eskubideen Europar Epaimahaiaren jurisprudentziaren kontra dago". Zentzu berean baieztatu duenez "zigor hori testutik desagertuko balitz ere, aurreikusita ez dagoela esatea manipulazioa baino ez da, ekimen hori Zigor Kodearen zigor sistemaren oinarrian dagoelako eta arau horrek bai jasotzen duela" .
Diputatu jeltzaleak amaitzeko salatu duenez "testua akats tekniko juridikoz josita dago, kontzeptu zehaztu gabeak dira nagusi, legearen kontrakoak dira eta arbitrariotasun judizial handia eragingo dute".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10