Prentsa Aretoa
2015/02/05
EAJ-PNVren ordezkariak Azpiegituren Idazkari Nagusiarekin batzartu dira Sustapen Ministerioak Geltokiak Hobetzeko duen egitasmoa ezagutzeko
Topaketara joan dira Isabel Sánchez Robles diputatua eta Ugao-Miraballeseko alkate Ekaitz Mentxaka.
Isabel Sánchez Robles, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldean sustapen gaietarako bozeramailea eta Ugao Miraballes herriko alkate Ekaitz Mentxaka ordu bete luzez batzartu dira gaur, Sustapen Ministerioan, Manuel Niño Azpiegituren Idazkari Nagusiarekin.
Sánchez Robles eta Mentxakak bilera amaitutakoan azaldu dutenez "bileraren helburua izan da Sustapen ministerioak, ezer zehatzik azaldu gabe, Geltokien hobekuntzarako iragarri duen egitasmoaren xehetasun guztiak ezagutzea, Euskadiri dagokion aldetik".
Sánchez Roblesek eta Mentxakak esan dute bileratik "pozik" irten direla "emandako informazioa eta adierazi diren konpromisoak" kontuan hartuta, baina iragarri dute "adi" egongo direla konpromiso horiek bete daitezen.
Hain zuzen ere, diputatu jeltzaleak esan duenez Azpiegituren Idazkari Nagusiak "zehatz mehatz azaldu ditu Sustapen Ministerioak batik bat Bizkaiko eta Gipuzkoako trenbide geltokietan egingo dituen hobekuntza proiektuak". Zehatzago azaldu dutenez "tren geltokietako nasak, argiteria eta sarrerak hobetzea izango da funtsean".
Ekaitz Mentxakak bere aldetik azaldu duenez "Ugao Miraballeseko geltokiko sarrerak hobetzeko konpromisoa lortu dugu, bi igogailu egingo direlako eta nasak handitu egingo direlako"; era berean azaldu duenez "Sustapen ministerioak adierazitakoaren arabera, lanak urte honetako azaroan hasiko dira".
Ugaoko alkateak adierazi duenez "jarduera hauekin lortuko da gure herriko konektibotasuna hobetzea, bereziki mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat. Gure jardunean bilatu dugun helburua izan da, eta lanean segituko dugu errealitate bihurtu arte eta herritarrek trenbide garraio azpiegitura egokia izatea helburu" eta ekintza hauek Eusko Abertzaleak Taldearekin batera egindako lanaren ondorioz direla azpimarratu du. Hain zuzen, Eusko Abertzaleak taldeak Kongresuan aurkeztu eta aurrera ateratako ekimen baten ondorioz.
Mentxakak Niñori adierazi dio geltokiaren kokapenak suposatzen duen "oztopo urbanistikoa", "herria bi zatitan banatzen duelako eta alde bien arteko komunikazioa ezinezko egiten duelako", zentzu horretan, Ugao-Miraballeseko Alkateak iragarri duenez "geltokiko sarrerak hobetzeko egitasmoa, udalerriaren alde biak lotzeko egitasmoarekin lotzeko aukera ireki da”.
Amaitzeko, Sánchez Roblesek eta Mentxakak Euskadiko hainbat herritan trenbide zerbitzura dedikatutako guneetarako hirigintza jardueretarako baimenen egoera adminstratiboaz galdetu dute. Hain zuzen ere, Ugao-Miraballeseko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako Zentroa eraikitzeko egitasmoaren eta Eusko Jaurlaritzak etxebizitzak Basaurin egiteko duen egitasmoaren egoera jakin nahi izan dute.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10