Prentsa Aretoa
2015/02/11
Sánchez Roblesek Pastorri eskatu dio "zorroztasunez eta gardentasunez" jardutea eta "AHT 2019an amaituko delako iragarpenari sinesgarritasuna emango dioten planifikazio teknikoa eta aurrekontua prestatzea"
Diputatu jeltzaleak deitoratu du Sustapen Ministroak ez duela eskura jarri Sustapen Ministroak berak iragan den urtarrilaren 28an Euskadin egin zuen iragarpena oinarri duen agiria.
Isabel Sánchez Roblesek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko Sustapen bozeramaileak, Ana Pastor Sustapen Ministroari eskatu dio "kudeaketan zorrotza eta gardena" izan dadila eta exijitu egin dio "Abiadura Handiko Trena 2019 urtean amaituta egongo delako iragarpenari sinesgarritasuna emango dioten planifikazio teknikoa eta aurrekontua prestatzea". "Gaur egun ez dugu halakorik ezagutzen ez guk ezta Eusko Jaurlaritzak ere".
Gaur egin den kontrol bilkuran, Sánchez Roblesek deitoratu du Ministro andreak ez duela oraindik eskura jarri Ministroak berak iragan urtarrilaren 28an Euskadin egin zuen iragarpena oinarri duen agiria. Zera galdetu dio ministro andreari: " zer aldatu da urriaren 29ko osoko bilkuratik hona, Euskal Y trenbidea 2020 urtean errealitate izan zedin Ganbera honetan konpromisoa hartzeari uko egin zitzaionetik, edo abenduaren 18an, PPren babesarekin, eta gure taldeak azpiegitura estrategiko honen erritmoa bizkortzeko proposatutako zuzenketak onartu gabe, Aurrekontu Orokorretan Euskal Y trenbidearen egitasmoari murrizketa berriak egin zitzaizkionetik?".
Zentzu berean, Sánchez Roblesek gogoratu du "Sustapen Ministerioak Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen aurrean erakutsi duen iluntasuna eta egin dion informazio betoa" eta horregatik, gardentasunik ez dagoela ikusirik, "fedea izatea eskatzen diguzue, egitasmoa gauzatzeko aurrekonturik ez duzula pentsarazten diguten datu objektiboen aurrean". Zentzu berean Ministro andreari galdetu dionez "zerk eragozten dizu nola egingo duzun eta emandako hitza nola beteko duzun esatea?".
Diputatu jeltzalea poztu egin da "azkenean lortu egin dugulako lehen galderaren erantzuna jasotzea, hau da, Euskal Y trenbidea martxan jartzeko data" . Zentzu horretan esan duenez "albiste ona da betetzen bada, bestela hauteskunde aurretik egin ohi diren iragarki baten aurrean egongo ginateke"."Orain behar duguna da gardentasuna planifikazio teknikoan eta aurrekontuetan" ezarri du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10