Prentsa Aretoa
2015/02/11
Euzko Abertzaleak taldearen ekimenez, Kongresuak Espainiar Gobernuari eskatu dio Gorputz eta kirol ekintzak familiako LH tituluak aitortzea
Isabel Sánchez Robles, Batzorde honetan bozeramaile eta ekimenaren egilea, poztu egin da Ez Legezko Proposamena onartu delako "eta Lanbide Heziketa zentroetan tituluen Erret Dekretu hauek ez onartzeak ekarri dituen arazoak konponduko dituelako.
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldearen ekimenez, Diputatuen Kongresuko Hezkuntza eta Kirol Batzordeak proposamen bat onartu du Espainiar Gobernuari eskatzeko, albait arinen eta Ministroen Kontseiluaren baitan, behar besteko Erret Dekretuak onar ditzala Gorputz eta kirol ekintzak familiako LH tituluak aitortzeko.
Isabel Sánchez Robles, Batzorde honetan bozeramaile eta ekimenaren egilea, poztu egin da Ez Legezko Proposamena onartu delako "eta Lanbide Heziketa zentroetan tituluen Erret Dekretu hauek ez onartzeak ekarri dituen arazoak konponduko dituelako, horietako askok eragina baitute lanpostu bila ari diren pertsonengan".
Zentzu honetan Diputatu Jeltzaleak adierazi duenez "egoera honek ekarri du orientazio sistemetan prestakuntza ibilbide egokiak ezin garatzea, eta merkatuak eskatzen dituen Lanbide Heziketa Dualeko egitasmoak behar bezala aurkeztea eragotzi du ”.
Sánchez Roblesek salatu duenez, beste hiru titulurekin batera eta 115 tituluen artetik, horiek dira oraindik garatu barik eta BOEn argitaratu gabe dauden LOE titulu bakarrak.
Hori dela eta, Sánchez Roblesek "arin" jardutea eskatu dio Espainiar Gobernuari "Ganbera honen agindua albait arinen bete dezan" eta titulu horiek 2015-2016 ikasturtean martxan jar daitezen.
Euzko Abertzaleak taldeak gogoratu duenez, honako hauek dira Jarduera fisiko eta kirolen lanbide familiako tituluak, Eskola Kontseiluak onetsi dituenak:
- Natura-inguruneko gorputz eta kirol ekintzen gidaritza
- Gorputz moldaketa goi teknikaria
- Irakaskuntzan eta gizarte eta kirol ekintzen animazio goi teknikaria
- Zaldi-ekintzetako teknikaria
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10