Prentsa Aretoa
2015/02/17
Espainiar gobernuak uko egin dio Euzko Abertzaleak taldeak Estatuko Segurtasun Indarrek errepideetan eginiko kontrolei buruz eskatu duen informazioa emateari
Emilio Olabarriak, Barne Ministerioari eginiko 19 galderen egileak, salatu du Espainiar Gobernuaren "lotsagabekeria" eta "iluntasuna".
Espainiar gobernuak,beste behin ere, uko egin dio Euzko Abertzaleak taldeak eskatu dituen informazio eta datuak emateari. Oraingo honetan Emilio Olabarriak eginiko 19 galderak izan dira. Berauen bidez eskatzen zen "Estatuko Segurtasun Indarrek azken hamar hilabeteetan Erkidego eta Hiri Autonomoetan eginiko errepide kontrolen kopurua" esatea.
Egin diren 19 galderei erantzuteko eman den erantzun bakarrean Espainiar Gobernuak baieztatu du "behar besteko kontrol eta identifikazioak" egiten direla "eskubide eta askatasunen egikaritze askea babesteko, hiritarren segurtasuna eta prebentzioa bermatzeko, arau hauste penalak ikertzeko eta legea betetzeko".
Emilio Olabarriak erantzun honetaz esan du "lotsagabekeria" dela eta Espainiar Gobernuaren "iluntasuna" salatu du. Zer dute ezkutatzeko? Zertan ari dira Estatuko Segurtasun Indarrak? Galdetu du diputatuak. Zentzu berean esan duenez "erabat onartezina da gure kontrol lanari halako oztopoak jartzea eta parlamentarismoa bera iraintzea eta erdeinatzea da" era berean azpimarratu duenez " parlamentari garenoi ukatu zaigu Gobernuaren ardurapeko gaiei buruz informatuak izateko dugun eskubidea".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10