Prentsa Aretoa
2015/02/18
Euzko Abertzaleak taldeak lortu du Rajoy-k publikoki aitortzea Euskadin gas sektoreak izan duen garrantzia eta gas eredu berrian parte hartzea ahalbidetzea
Espainiar Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Aitor Estebanek Rajoy presidenteari EAEk gas sektorearen alde egin duen apustu historikoa gogoratu ondoren eta azken honek elkarrizketarako prest dagoela ikusita, " eztabaidak berehala" hastea eskatu dio.
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak gaur lortu du Espainiar Gobernuko Presidenteak publikoki aitortzea Euskadiko gas sektorearekin duen tradizio historikoa, eta gas eredu berrian parte hartzeko aukera ematea.
Espainiar Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Aitor Estebanek gogoratu duenez "Euskadik gas sektorearen aldeko apustua egin zuen halakorik gutxik egin zutenean" eta "ibilbide on horren" eredu gisa aipatu ditu Gaviota plataforma, SHESA hidrokarburoen sozietate publikoa eta une honetan martxan dagoen gas hub-a, beste gauza batzuen artean.
Horregatik guztiagatik, Estebanek eskatu du "tradizio hori guztia kontuan hartzea gas eredu berriaren egituraketa prozesuan" gaur egun Kongresuan tramite bidean dagoen Hidrokarburoen Legearen markoan. Era berean eskatzen da "epe laburreko eta luzeko eragiketak, hub-aren kokapena edo sektore publikoa hub-aren egituraketan parte hartzea".
Amaitzeko, eta Espainiar Gobernuko presidentea hitz egiteko prest dagoela entzun ondoren exijitu du "eztabaidak berehala hastea". "Mugimendua ibiliaz erakusten da" ezarri du .
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10