Prentsa Aretoa
2015/02/18
Euzko Abertzaleak taldeak sakon aztertuko du Abortuaren Legearen aldarazpena
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldeak baieztatu du sakon aztertuko duela gaur Alderdi Popularrak iragarri duen Abortuaren legearen aldarazpena.
Komunikabideei eginiko adierazpenetan, Joseba Agirretxea, Euzko Abertzaleak talde barruan berdintasun gaietarako bozeramaileak gogoratu du EAJ-PNVk indarrean dagoen Abortuaren Legea babestu zuen, baina "zalantzak" adierazi zituela "PP alderdiak orain aldarazi nahi duen idatz zatiaren inguruan".
Agirretxeak baieztatu du Euzko Abertzaleak taldeak zorroztasun osoz aztertuko duela oraindik ezagutzen ez duen testua eta "egoki joko diren aldarazpenak "aurkeztuko ditu" gurasoen baimena ondo araututa egon dadin eta adin txikien eskubideak behar bezala babestuta egon daitezen".
Amaitzeko, Euzko Abertzaleak iragarri du Espainiar Gobernuari eskatuko diola abortu kopuruen eboluzioari buruzko datuak ematea eta gurasoen baimenarekin eta baimenik gabe zenbat egin diren esatea.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10