Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/02/19

Sánchez Robles AENAren pribatizazioaren beraren eta egiteko moduaren kontra " Ezkutuka egin dute, Ganbara eta Autonomi Erkidegoak kontuan izan gabe ”

Diputatu jeltzaleak azpimarratu duenez "prozesu larri honekin Espainiar Gobernuak erakutsi du ez duela herrialde eredu konstituzionalean ezta europar ereduan ere sinesten".

rss Ezagutzera eman

Isabel Sánchez Robles, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak talde barruan Sustapen gaietarako bozeramaileak gogor ekin dio AENAko pribatizazioaren eta egiteko erabili diren moduen kontra, eta Espainiar Gobernuari leporatu dio "iluntasun osoz jardun duela, ondo pentsatuta, ezkutuka eta Ganberari eta Autonomi Erkidegoei esan gabe".

Sánchez Roblesek adierazpen hauek egin ditu Estatuko Azpiegituretako Idazkaria Sustapen Batzordean izan ondoren. EAJ-PNVko diputatuak kritikatu duenez " prentsan irakurri behar izan dugu operazio hau nola egiten ari zen" eta salatu duenez "Sustapen Ministroak ez die diputatuei gai honen inguruko azalpenik eman nahi izan, hainbatetan eskatu diogun arren".

Halaber, Sanchez Roblesek baieztatu duenez "egintza oker hau lehiakortasunaren kontra doa" eta zera gaineratu nahi izan du "Autonomi Erkidegoek gure aireportuak kudeatzeko izan dezakegun asmo zuzenak urratzen ditu, eta Euskadiren kasuan litzateke aireportu bat, hiru terminal". Amaitzeko iragarri du arazoak egongo direla lehiakortasun defentsaren alorrean.

 

 

Gure Legebiltzar Taldea