Prentsa Aretoa
2015/02/19
Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldea itun antiterroristaren kontra bozkatu du
Emilio Olabarriak baieztatu duenez "ikuspuntu teknikotik ez dago nondik hartu" eta presaka erabilitako prozedura eta adostasunik eza salatu ditu.
Euzko Abertzaleak taldeak kontrako botoa eman dio gaur Kongresuan, irakurketa bakarraren bidez onartzearekin, tramite berria gainditu duen Lege Organiko Proposamena, Zigor Kodeko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa, terrorismo esparruko delituei buruzkoa, aldaraztekoa.
Bere hitz egitean, Emilio Olabarria Euzko Abertzaleak taldeko Justizia eta Barne gaietarako bozeramaileak horren ekimen "larria" onartzeko prozedura azkarra salatu du, eta "zentzugabekeri" jo du terrorismo delituak Zigor Kodetik ateratzea.Zentzu berean, PPri eta PSOEri leporatu die "zentzugabekeria parlamentario honen eragile izatea".
Halaber, Lege Proposamenaren edukiari dagokionez, Olabarriak gogoratu du Euzko Abertzaleak taldeak 14 zuzenketa aurkeztu dituela arrazoi ezberdinengatik arau bakoitza ezabatzea eskatzeko. Era berean salatu duenez "espetxe zigor berriztagarria lotzen ari da" Euzko Abertzaleak irmotasun osoz arbuiatzen duena.
Diputatu jeltzaleak azpimarratu du Europar Parlamentuak duela gutxi onartu duela ebazpena muturreko jarrera oldarkorrak dakarren erradikalizazioa moduko fenomenoei eman beharreko tratamendua zein den ezartzeko, eta baieztatu duenez "soluzioa da integrazioa indartzea eta guetoak saihestea; inola ere ez da aipatzen zigor-gaitzezpena halako egoerak konpontzeko formula gisa erabiltzea hedatzea".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10