Prentsa Aretoa

2015/02/24

Estebanek Rajoy-k bere burua ederresteko egin duen diskurtso "arrosa" salatu du: "Herrialde zoragarria irudikatu du, murrizketarik egon izan balira bezala, baina guztiz ezezagun egiten zaiguna"

"Etsigarri" jo ditu ustelkeriari buruz esandakoak eta Catalunyari buruz botatakoa "laburra, oldarkorra eta konponbidea lortzeko itxaropenik gabea" izan dela.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak, salatu du Mariano Rajoy Espainiar Gobernuko Presidenteak Nazioaren egoeraren gaineko eztabaida izenekoan "bere burua ederresteko egin duen diskurtso arrosa" eta kritikatu duenez "herrialde zoragarria irudikatu du, pastel koloretan margotu du, gainerako koloreak baztertuta eta murrizketak erabat ahaztuta; azken finean, guztiz ezezagun egiten zaigun herrialdea".

Estebanek era berean azaldu du Rajoyk iragarri dituen neurri batzuk "txeke- saila" izenez deitu duena, esaterako " legegintzaldi hasieran egin zitezkeen, hauteskunde urtean egin beharrean". Zentzu berean baieztatu duenez "hiritarrek pentsa lezakete gertatu ahal zaien onena dela urtero hauteskundeak egitea, horrenbeste murrizketa sufritu beharrean".

Bozeramaile jeltzalea kritikoa izan da Espainiar Presidenteak ustelkeriaz esan dituen hitzen aurrean. Estebanek "etsigarri" jo du Gobernuko presidentearen jarduna. Catalunyari dagokionez, Estebanek Rajoy-ri deitoratu dio "hizkuntza oldarkorra" erabili izana "soluzio bat bilatzeko itxaropenik gabea".

Aitor Estebanek amaitzeko esan duenez Rajoy-k "agerian izan du" inkestek planteatzen duten eszenatoki politiko berriari dion "beldurra". " Bere diskurtsoan behin baino gehiagotan aipatu du Parlamentuan ez zegoen bat". Amaitzeko, Estebanen ustetan Gobernuko presidenteak "bere burua ederresteko" hitzak esan ditu eta "gauza berberak behin baino gehiagotan errepikatuta". Estebanek Rajoy-ren diskurtsoa "botafumeiroa" bezalakoa izan dela esan du.

Gure Legebiltzar Taldea