Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/02/25

Euzko Abertzaleak Taldeak Kongresuan Estatu nazio anitza aitortzearekin batera eskatu du bake eta bizikidetzarako urratsak ematea eta Estatutua betetzea

'Nazioaren egoerari buruzko eztabaida' deritzona amaitutakoan 15 ebazpen proposamen aurkeztu ditu EAJk

rss Ezagutzera eman
EAJ, PNV, congreso, den, debate, nación, propuesta

ARGAZKIA JAITSI

Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak 15 ebazpen proposamen erregistratu ditu ‘nazioaren egoerari buruzko eztabaida’ deritzona bukatutakoan. Hauen artean azpimarragarrienetakoak dira EUSKAL ETA CATALUNYAR NAZIOAK BADIRELA AITORTZEAri buruzkoa  (1)   eta Euskadiko BAKE eta BIZIKIDETZARI buruzkoa (1) .

Lehenari dagokionez eta Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak "EAJ-PNVk etorkizun irekiari begiratzen dio, zeinetan Estatuaren nazio aniztasuna aitortuko duen bigarren trantsizioa aurreikusiko den"  aldarria egin ondoren Euzko Abertzaleak  eskatu du "Konstituzioan behar besteko aldaketak egitea Estatuaren nazio aniztasuna aitortua izan dadin" .

Halaber, “ETAren bortxakeriaren amaiera behin finkatuta"  eskatu du "politika berregituratzea Euskadin bizikidetza berrezartzea lortzera begira" eta Espainiar Gobernuari eskatzen zaio "indarrean dagoen espetxe legeriaren esparruan" "espetxe politika malgutzea",  ETA erakundeari "berehala arma-gabetzea" eskatzen zaion bitartean, eta Rajoy-ren Gobernuari eskatu dio arma-gabetze horretarako "bitartekorik egokienak bermatzea" .

Era berean, Zigor Kodeko SALBUESPEN LEGERIA (1) , Hiritarren Segurtasunerako Lege Organikoa, Prozedura Kriminalaren Legea eta  "oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak auzitan jartzen duen" espetxe legeria INDARGABETZEA eskatu da, eta  EBk ZIGORRAK ZENBATZEARI buruz hartutako ESPARRU ERABAKIAK BETETZEA (1) exijitu da arau hori espainiar ordenamendu juridikoan  "legeriaren edukia eta europar legegilearen borondatea desitxuratuta" sartu ondoren .

GERNIKAKO ESTATUTUAREN BETEPENA (3)

Eskumen esparruan, Euzko Abertzaleak taldeak beste behin ere salatu du Gernikako Estatutua osorik bete gabe dagoela eta horregatik exijitu du espetxe egituren eskumen esklusiboa eta espetxe politiko osoaren eskuduntza, Estatuko Segurtasun Indarrek Euskadin duten presentzia murriztea eskatzearekin batera .

Zentzu berean, Euzko Abertzaleak taldeak eskatu du une honetan Espainiako Gobernuak eta Estatuko Administrazioak  trenbide garraioarekin zerikusia duten eta  ibilbide osoan Euskal Autonomi Erkidegotik igarotzen diren  lineen, azpiegituren eta zerbitzuen eskuduntza osoa EAEren ardurapean uztea eta  Euskal AUtonomi Erkidegotik igarotzen diren metro bateko zabalera eta iberikoa duten  sareak "Interes Orokorreko linea eta sare zatien Katalogoan" ez sartzea .

EUSKAL Y TRENBIDEA  (2)

Kongresuko EAJ-PNV legebiltzar taldeak bi proposamen aurkeztu ditu Euskadirentzat "ezinbestekoa" den azpiegituraren inguruan. Alde batetik, hiri arteko zerbitzuak izenekoen kudeaketa bereganatzea eskatzen du, hau da, EAE izan dadila euskal hiru hiriburuen arteko zerbitzuez arduratuko dena, euskal Y trenbidearen eraikuntza bukatutakoan; aldi berean eskatu du Kongresuak berrestea  Sustapen ministro andreak hartu zuen konpromisoa  AHT Euskadin 2019 urtean amaitu eta martxan jar dadin, eta hori ahalbidetzeko aurrekontuen eta alderdi teknikoaren planifikazioa egitea eskatu da  Burgos-Vitoria Gasteiz hirien arteko AHTa egiteko egitasmoaren idazketa eta burutzea "arindu "beharra dagoela ahaztu gabe .

GUDA ZIBILEAN inkautatua zen materiala ITZULTZEA (1)

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Legegintzaldi honetan behin eta berriz formulatu den erreklamazioa egin du eta "Guda Zibil garaian erakundeenak, alderdi politikoenak, erakunde sindikalenak ziren objektuak, sinboloak banderak eta beste materialak beren jabeei itzultzea" eskatu du . Hain zuzen ere, honen bidez  eskatzen dira  Gautegiz Arteagako Batzokiko bandera, gaur egun Oroimen Historikoaren Agiritegian dagoena eta Guda Zibil garaian EAJ-PNVren batailoiek zeramaten JEL  anagrama brodatua duen ikurrina, bere garaian Ceutan kokatuta dagoen Ejertzitoaren Museoari "gudako harrapakin" gisa eman zitzaiona.

BABES SOZIALA ETA JUSTIZIA UNIBERTSALA (3)

Beste alde batetik, ebazpen proposamen bat aurkeztu da mendekotasun egoeran dauden pertsonen eskubideak hobetzeko. Zentzu honetan  aurkeztu da "AGE erakundeak bere aldetik kontuan hartu dituen aurrekontuak berreskuratzeko" eskakizun bat  eta langabezi egoeran aurkitzen diren gazteen enpleagarritasuna hobetzeko eskaera; horretarako exijitu du "Autonomi Erkidegoek enplegurako politika eraginkorren alorrean dituzten eskuduntzen edukia gogoan izanik,  gazte bermerako ezarri den funtsa osorik eta era orekatuan birbanatzea" .

Jurisdikzio Unibertsala kontzeptuari dagokionez, Euzko Abertzaleak taldeak salatu duenez "Botere Judizialaren Lege Organikoak muga batzuk ezarri zituen  kontzeptu hori ordenamendu juridikotik ia osorik desagerrarazten zutenak",  Nazioko Epaimahaiei krimen larri batzuk jazartzeko eta auziperatzeko gaitasuna ematen dienak,hain zuzen. Horregatik eskatu du Jurisdikzio Unibertsalaren erreforma indargabetzea .

GAROÑA IXTEA ETA TREBIÑO ETA VILLAVERDE  (2)

Azkenik, Euzko Abertzaleak taldeak berretsi du Garoñako zentral nuklearra berriz irekitzearen kontra mantentzen duen jarrera, eta Gobernuari eskatu dio zentrala "behin betiko ixtea". Aldi berean eskatu du eskualde osorako "Ekonomia Dinamizatzeko plana abian jartzea, Zentralaren itxierak arlo ekonomikoan eta lanpostuen galeran ekarriko duen egoeragatik konpentsatzeko".

Beste alde batetik Euzko Abertzaleak taldeak eskatu du " Trebiño eta Villaverdeko herritarrek Euskal Autonomi Erkidegoan sartzeko adierazi duten borondatea errespetatzea eta EAE barruan 

Gure Legebiltzar Taldea