Prentsa Aretoa

2015/02/26

Azpiazuk Kongresuko eztabaidaz esan du "gorren arteko elkarrizketa" izan zela eta Rajoy "bere liburua saltzera" etorri zela

Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaile ondokoak PPri egotzi dio "EAJ-ren taldeak egindako erreklamazioak" mesprezatu dituela. Zentzu berean deitoratu dionez "ATH 2019 urtean martxan jartzeko aurrekontua eta planifikazio teknikoa ere ez diguzue eman nahi izan".

rss Ezagutzera eman

Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile ondoko Pedro Azpiazuk "gorren arteko elkarrizketa" hitzekin kalifikatu du ‘nazioaren egoerari buruzko eztabaida’ deritzona, eta Espainiako Gobernu Presidenteari aurpegiratu dio "bere liburua saltzera" etorri izana eta " legegintzaldi hasieran sinesgarriak izango ziren eta agian batzuk beharrezkoak izango ziren iragarpenak" egin izana, " horiek dira gaur dira aurkitzen garen egoera politikoak ekarriak" gaineratu du.

Zentzu berean eta Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztu dituen proposamenak defendatzeko, Azpiazuk zera salatu du "PP alderdia arduratuago dago hauteskundekin legebiltzarreko taldeen arteko akordioak bilatzearekin baino" eta Talde Popularrari eta Espainiar Gobernuari egotzi dienez "gure taldearen proposamenak mespretxatzen dituzue eta entzungorrarena egiten duzue".

Azpiazuk gogora ekarri duenez EAJ-PNV-k 15 proposamen aurkeztu ditu "asmo eraikitzailearekin" eta hauen artean daude" Euskadirentzat oso garrantzitsuak diren gaiak" besteak beste bakea lortzea, Estatuaren nazio-aniztasuna aitortzea, Euskadiri dagozkion eskuduntzak ematea, Guda Zibilean inkautatu zen materiala itzultzea, Garoña behin betiko ixtea, Trebiñoko eta Villaverdeko herritarren borondatea aintzat hartzea edo Euskal Y trenbideari dagokiona.

Abiadura Handiko Trenari dagokionez, Azpiazuk zera deitoratu du "ezetza eman diote Ganbera honi ATH 2019 urtean martxan jartzeko aurrekontuak eta planifikazio teknikoa emateari" Euzko Abertzaleak taldeak bere proposamenetan eskatu duenari uko eginez.

Diputatu jeltzaleak azaldu duenez, Euzko Abertzaleak taldeak erregistratu dituen ekimenen artean ere badaude izaera sozialeko batzuk, besteak beste salbuespen legeria indargabetzea, mendekotasun egoeran daudenei ematen zitzaien laguntasuna berrezartzea eta gazteen langabeziari buruzko eskaera eta justizia unibertsala eskatzeko ekimena. Horiek guztiak errefusatu ditu Talde Popularrak.

 

 

Gure Legebiltzar Taldea