Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/03/03

Euzko Abertzaleak taldeak EAE barruan dauden tren zerbitzuen transferentzia burutzea eskatu du

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Lege Proposamena aurkeztu du Euskal Autonomi Erkidegoaren barruan bidea osorik egiten duten hurbileko tren zerbitzuen transferentzia eskatzeko.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, líneas, cercanías, renfe, tran

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Lege Proposamena aurkeztu du Euskal Autonomi Erkidegoaren barruan bidea osorik egiten duten hurbileko tren zerbitzuen transferentzia eskatzeko.

Hain zuzen ere, Euzko Abertzaleak taldeak eskatu du "Interes Orokorreko Trenbide Sare eta Lineen Bildumatik" ateratzea beren ibilbide osoa EAEren lurralde barruan egiten duten trenbide lineak. Era berean eskatu du estatuko zerrendatik ateratzea EAEren lurralde barruan berezko izaera duten trenbide zatiak.

Eskari hori egin da Gernikako Estatutuaren 10.32. artikuluaren babesean. Artikulu honek ezartzen du EAEren eskumen esklusiboa izango dela bere lurralde esparru barruan dauden trenbideen kudeaketa. Eta berean, Trenbide Sektorearen 11/2013 legeak ezartzen du " Interes Orokorreko Linea eta Trenbide Sarearen ibilbide zatien katalogoan" aldi baterako sartuko direla "Tren Sektorearen legean ezarritakoaren arabera administratuta egongo diren lineak eta trenbide sareak, eta dagokion Autonomi Estatutuak dagokion linea edo bide zatia bere ardurapean jartzea eskatu eta eskuduntzaz jabetu arte”.

Euzko Abertzaleak aurkeztu duen Lege Proposamenak baieztatu duenez " Estatuak ez du behar bezala arrazoitu osorik EAEren barruan dauden lineak interes orokorreko zerrendan zergatik mantentzen dituen". Eskuduntza behin eta berriz eskatu da eta Auzitegi Konstituzionalaren 245/2012 Ebazpenean esaten denz "estatuko organo legegileak trenbide azpiegiturak interes orokorreko trenbide sarean integratzeko irizpideak behin ezarrita, ez da zentzukoa edo konstituzioaren araberakoa interes orokorreko sareak berez adierazten duen interes orokorra bereziki aplikatzea Legea indarrean sartu zenean Estatuak kudeatzen zituen azpiegituretan” eta gaineratu duenez " trenbide linea bat Autonomi Erkidego bat baino gehiago zeharkatzeak berez ez du esan nahi linea hori estatuko sarean derrigorrez sartu behar denik. Irizpidea interes publikoarekin osatu ahal eta behar da" .

Horregatik guztiagatik "Ekintzailea babesteko eta hazkundea eta enpleguaren sorrera pizteko 11/2013 Legea" aldaraztea eskatu du I. Eranskinetik hurrengo linea eta bide zatiak ateratzeko, bide hauek osorik EAEren barruan daudela arrazoituta:

720: Santurtzi - Abando Ind. Prieto Intermodala

722: Muskiz - Desertu-Barakaldo

724: Bilbao Mercancías - Santurtzi

726: La Casilla - Lotune-orratza

782: Ariz - Basurto Erietxea

784: Lutxana-Barakaldo- Irauregui

Era berean eskatu du Bilbao- La Concordia –Santander 780 linearen barruan Bilbao La Concordia-Irauregi bide zatia eta Aranguren- La Asuncion Universidad/Leon 790 linearen barruan Bilbo-Balmaseda bide zatia banatzea Interes Orokorreko Trenbide Saretik ateratzeko .

 

 

 

 

 

Gure Legebiltzar Taldea