Prentsa Aretoa
2015/03/05
Kongresuko Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Nerbioi-Ibaizabal arroaren eskuduntza eskatu du
Lege Proposamen baten bidez, EAJ-PNVk eskatu du "Nerbioi-Ibaizabal arroa EAEren arro izendatzea" eta eskaria oinarritzeko argudio gisa azpimarratu ditu "bere ezaugarri tekniko eta morfologikoak".
Kongresuko EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeak Diputatuen Kongresuan Lege Proposamena aurkeztu du honakoa aldarrikatuz "bere izaera tekniko eta morfologikoak kontuan hartuz eskatzen dugu Nerbioi-Ibaizabal ibaiaren arroa Euskal Autonomi Erkidegoaren berezko arro izendatzea " .
Erregistratu berri den idazkian Euzko Abertzaleak taldeak gogoratu du 10.11 artikuluak EAEri ematen diola aprobetxamendu hidrauliko, ubide eta ureztatuen eskuduntza, udak ibilbide osoan Euskal Autonomi Erkidego barruan geratzen direnean .
Arestian esandakoa gogoan, Euzko Abertzaleak taldeak azpimarratu du Nerbioi ibaiaren sorburua eta bere inguruak Nerbioi-Ibaizabal arroarekiko berezko ezaugarri fisiko eta sozio ekonomikoak gogoan izanik, arro horren euskal lurra ezin da erkidego arteko arrotzat jo (Autonomi Erkidego batetik irteten da eta, beraz, Estatuaren eskumenekoa da) hainbat arrazoirengatik .
Lehenengo eta behin, Nerbioi ibaiaren sorburua EAEren barruan dagoen lurraren barruan dagoelako, hau da, Guibijo eta Guillarte izeneko lurrak. Urak erortzen diren tokian dago Delikako jauzia eta bere zintzurrean kokatuta daude iturburuak , eta horiek guztiak daude arabar lurralde barruan .
Bigarrenez aipatu da mendebalderantz hiru lursail txiki daudela, arro eta isurketa nahikorik gabeak, eta horiek daudela Gaztela eta Leon Erkidego barruan. Esan behar da horietan ez dela ematen gainazaleko uren aprobetxamendurik eta ez dago biztanleriarik. Gainera, lurrazpiko urak ere ez doaz Nerbioi arrora,baizik eta Losa bailarara, Jerearen Arrora, Ebro ibaira doana. Beraz, hur horiek ez daude Nerbioi arroaren barruan ez gainazalean ezta lur azpian ere, Nerbioi ibaia osorik euskal lurren barruan dagoelako .
Horregatik guztiagatik, Euzko Abertzaleak taldeak eskatu du Nerbioi-Ibaizabal arroa EAEren arro esklusibo izendatzea eta eskuduntzen banaketa ere horren arabera egitea.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10