Prentsa Aretoa
2015/03/11
Olabarriak salatu du Enplegu saila gauzak "txarto egiten ari dela" eta azaldu du Planek eta Estrategiek ez dutela balio "gazte langabeziaren drama arintzeko"
Plenoan defendatu duen ekimenaren bidez, zortzi neurri proposatu ditu gazte esparruan enplegu politikak hobetzeko; era berean, errespetua eskatu du politika eraginkorren eskuduntzak dituzten erkidegoentzat.
Emilio Olabarriak, Euzko Abertzaleak taldean enplegu gaietarako bozeramaileak, salatu duenez, Espainiar Gobernua "gauzak txarto egiten ari da" eta zentzu berean gaineratu duenez "Enplegu Ministroak onartutako arauek" , besteak beste Tarifa Laua, Gazte Bermea edo Enplegu Estrategia, "ez dute balio gazte langabeziaren drama arintzeko".
Olabarriak Gazte Enplegua sustatzeko Legez Besteko Proposamena defendatzeko esan dituen hitzetan azpimarratu du Enpleo Ministrioa "jakobino eta zentralizatzailea" dela eta kritikatu duenez "ez ditu errespetatzen enplegu politika aktiboetan erkidegoek dituzten eskuduntzak". Era berean salatu duenez "egoera ekonomikoaren ustezko hobekuntza hauteskundeetarako erabiltzea inmorala da horren langabezi tasa jasanezinekin bizi garen aldi honetan".
Hori dela eta, Diputatu jeltzaleak zortzi neurri proposatu ditu enplegu politikak hobetzeko. Eztabaidara eraman diren proposamenen artean, Olabarriak esan du "formula batzuk sustatu" behar direla "gazteak ekonomia sozialaren erakundeetan sartu daitezen" eta azpimarratu duenez "oso garrantzitsua da finantzaketa ematea autoenplegura begira edo enpresa edo mikroenpresa sortzeko, Elkarren bermerako sozietateen babes sendoaren bidez" .
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10