Prentsa Aretoa
2015/03/11
Agirretxeak Tejerina ministro andreari egotzi dio "erabaki politikoak" hartzen dituela "boto berriak lortzearren", eta horrek euskal ontzidia "kaltetzen duela"
Euzko Abertzaleak talde barruan arrantza gaietarako bozeramailea denak baieztatu duenez, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak arrantza kuotak banatzeko erabiltzen dituen irizpideak "ez dira ez bidezkoak ezta ekitatiboak ere".
Joseba Agirretxea, EAJ-PNV-ren Euzko Abertzaleak taldeko arrantza bozeramaileak Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministro andreari egotzi dio "erabaki politikoak" hartu dituela "eta ez arrantzari dagozkionak" ; era berean esan du bere erabakiekin "betiko ontzidia kaltetu" duela, hau da, euskal ontzidia. Aldi berean aurpegiratu dionez "arrain kala baino, boto kala bilatzen ari zara".
Espainiar Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Joseba Agirretxeak adierazi duenez, Isabel Tejerinak zuzentzen duen Ministerioak "aldarazi" egin ditu EBko Arrantza Batzordean Espainia eta Portugalerako adostu ziren kuotak esleitzeko mekanismoak, euskal ontzidiaren interesak "besterik ez" sakrifikatu dituelako txitxarro kuotaren %25eko murrizketa arintzeko, ontzidi guztien kuota guztiak era ekitatiboan murriztu beharrean.
Diputatu jeltzaleak baieztatu du Ministerioak kuotak banatzeko orduan erabiltzen dituen irizpideak ez direla "ez bidezkoak ezta ekitatiboak ere" eta erabaki hau "alde bakarrekoa" izan dela "Autonomi Erkidegoekin edo sektorearekin kontsultatu gabe" hartu delako. "Sektore honek aukera bat merezi du bere burua gestionatzeko gaitasuna duelako, halako esku hartze interesaturen beharrik gabe" esan du Agirretxeak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10