Prentsa Aretoa

2015/03/12

Euzko Abertzaleak Taldeak Bigarren Aukera Dekretuaren kontra bozkatu du "eskuduntza esparrua urratzen duelako" eta "elektoralista" delako

Azpiazuk iragarri duenez "enplegu politika eraginkorren esparruan eman den urratzea zuzenketa tramitean konpondu beharra dago; alderantziz, eraso politiko handia izango litzateke" .

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, decreto, segunda oportunidad,

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV-ren Euzko Abertzaleak Taldeak iragarri du ezetza bozkatuko duela otsailaren 27ko 1/2015 Erret Lege Dekretua, bigarren aukera emateko, finantza zama murrizteko eta gizarte esparruko beste neurriak bideratzeko buruzkoa baliozkotzeko bozketan.

Pedro Azpiazuk, Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile ekonomikoak, azpimarratu duenez "proposatzen diren neurri batzuk onuragarriak izan daitezkeen arren, orain urte batzuk har zitezkeen, krisia sakonagoa zenean eta Taldeek behin eta berriz eskatu genituenean" eta salatu duenez "orain pankarta aurrean jartzen dira,aldebakartasunez onartzen dute eta atxikimendua eskatzen digute; ez da dotorea eta elektoralista jotzea baino ez zaigu geratzen".

Bigarren aukera emateko mekanismoari dagokionez, diputatu jeltzaleak aurrera pausu batzuk antzeman ditu, esate baterako aplikazio esparrua zabaldu egin dela enpresari ez diren pertsonentzat. Zentzu berean gaineratu duenez "hobetu" egin da Praktika Onen Kodea, baina esan du neurriek "eznahiko" izaten segitzen dutela .

Azpiazuk amaitzeko esan du pertsona fisikoen tasa judizialak ezabatzea "ona " dela, baina "pertsona juridikoei ere" neurri bera aplikatzea. Zentzu berean gogoratu duenez Euzko Abertzaleak taldeak "behin eta berriz eskatu du Tasen Legea indargabetzea, eta lege horrek indarrean segitzen duen bitartean eskatu du tasa horien bidez jasotakoa eskuduntza hori bereganatuta duten Autonomi Erkidegoei ematea, doako justizia zerbitzua finantzatzerik izan dezaten.

Gure Legebiltzar Taldea