Prentsa Aretoa

2015/03/12

Azpiazu baikor agertu da Espainiar Gobernuarekin gas merkatuaren arauketari buruzko akordioa lortzeari buruz

Euzko Abertzaleak taldeak kontrako bozka eman die Hidrokarburoen Lege Egitasmoari aurkeztutako osoko zuzenketei.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, gas, hidrocarburos, acuerdo, i

ARGAZKIA JAITSI

 

 

Pedro Azpiazuk , EAJ-PNV-ren Legebiltzar Talde barruan energia gaietarako bozeramailea baikor agertu da Espainiako gobernuarekin gas merkatuaren arauketari buruzko akordioa lortzeari dagokionez. Zentzu horretan iragarri du Euzko Abertzaleak taldeak kontrako botoa emango diela Hidrokarburoen Lege Egitasmoari aurkeztutako eta Osoko Bilkuran eztabaidatu diren osoko zuzenketei.

 

Azpiazuk era berean gogoratu du Espainiar Gobernuak Aitor Estebanek ahoz eginiko galderi emaniko erantzunean aitortu zuela Euskadik gas arloan duen tradizioa, eta hitza eman zuen gas eredu berrian parte hartzea erraztuko duela, "Norabide onean abiatuko gara" ezarri du.

 

Pedro Azpiazuk gogoratu duenez , Lege hau "oso garrantzitsua da Euskadin, azken hamarkada hauetan, garrantzi handia eman zaiolako gasaren garapenari" eta gaineratu duenez " gas naturala trantsizio energia jotzen dugu energia berriztagarriak mundu honetan erabat hedatu arte eta petrolioaren eta deribatuen kontsumoa ordezkatzeko”.

 

Euskadik gasaren sektorearen alde egiten duen apustuaren erakusgarri gisa, Azpiazuk zera adierazi du "duela 30 urte, energiaren krisiaren gorenean, Euskadik erantzuten jakin zuen eta energia ereduaren eraldaketa planteatu zuen bideragarri eta jasangarri egiteko, eta bide horretan ezinbestekoa izan da Euskal Energiaren Erakundea" Era berean azaldu duenez " gure oraingo mix energetikoak erakusten du petrolioa gutxiago erabiltzen dela industrian eta neurri handi batean gas naturala erabiltzen dela, askoz ere energia garbiagoa eta lehiakorragoa,alegia".

 

 

 

 

Gure Legebiltzar Taldea