Prentsa Aretoa

2015/03/18

Kongresuko Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak lortu du penintsulako gas operadorea Euskadin kokatzea

Azken asteotan EAJ-PNVk eta Eusko Jaurlaritzak Industria Ministerioarekin burutu dituen negoziaketei esker lortu da.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, acuerdo, gas, hub, mibgas, ibe

ARGAZKIA JAITSI

Kongresuko Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak konfirmatu egin du gaurkoan egunkari batean argitaratu den albistea, baina argi utzi nahi izan duenez "oraindik amaitu gabe dagoen prozesua errespetatzearren, zuhurtasunez jardutea erabaki zen". Edozein kasutan, EAJ-PNV oso pozik dago lortutako akordioarekin.

Hidrokarburoen Lege Egitasmoa Diputatuen Kongresuan dago gaur egun, eta Espainiar Estatu barruko gas merkatua arautuko du lehenbizi. Horretarako, operadore bakarra sortu du Espainiar estatu barruan  gasaren salerosketak errazteko, MIBGAS, alegia. Iberian Bilbao Gas Hub (IGH) delakoa, Euskadik azken hiru hamarkadatan gas sektorearen alde egin duen apustu irmoaren ondorioz sortu zena, merkatu horretatik kanpo geratzen zen. Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak eta Eusko Jaurlaritzak lortu dute egoera hau bide onera eramatea, Euskadi eta IBGH-ri beren balioa aitortzea eta hub biak  bakar batean integratzea, MIBGAS,  egoitza soziala Bilbon izango duena.

Amaitzeko, Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak esan du negoziaketa prozesua ez dela oraindik erabat itxi, dagokion bidea egin beharko du gas operadore bien arteko integrazio honen arlo batzuk zehazteko. Zentzu honetan, prozesu osoa eta MIBGASD eta IBGH erakundeen artean egin beharko diren negoziaketa eta elkarrizketak errespetatzea eskatu du . 

 

 

Gure Legebiltzar Taldea