Prentsa Aretoa
2015/03/23
“Politikak hurbilketa ahalbidetu behar du”, esan du Aitor Estebanek Picardorekin Gibraltarren errealitatea ezagutzeko batzartu eta gero
Aitor Esteban, Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailea 45 minutuz bildu da gaur, Fabian Picardo Gibraltargo Ministro Nagusiarekin, Gibraltargo Gobernuaren egoitza kokatuta dagoen Convent Place-ko 6.ean.
Gaurko bilera izan da iaz politikari bien artean egin zuten topaketaren jarraipena. Orduko hartan Aitor Estebanek Picardo hartu zuen Euzko Abertzaleak taldeak Diputatuen Kongresuan duen bulegoan. Duela urte beteko bileran Picardok Esteban gonbidatu zuen Gibraltar ezagutzera eta orduan hasitako elkarrizketa jarraitzera.
Aitor Estebanek baieztatu du gonbidapena "pozik" onartu zuela eta gaurko bilera ere "adeitasun osoz " garatu dela.
Estebanek esan du "Gibraltarri eragiten zaizkion gaiak" aztertu dituztela. Zentzu horretan esan duenez "politikak hurbilketa ahalbidetu behar du, tentsioak arindu eta hiritarren bizimodua erraztu, eta gai batzuk jorratu ditugu hiritarrentzat garrantzitsuak direnak, besteak beste osasun alorreko batzuk" baieztatu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10