Prentsa Aretoa
2015/03/24
Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeari esker, Beasaingoa izango da RENFEren Planaren barruan lehenetsiko den azpiegituretako bat
Isabel Sánchez Roblesek konpromiso hori lortu du gaur Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordean, Beasaingo Udaleko EAJ-PNVren Udal Taldearekin egin den lan handiaren ondorio gisa.
Beasaingo tren geltokia izango da RENFEren Geltoki Planaren barruan hobetuko diren azpiegituren artean lehenetsiko den bat. Isabel Sánchez Robles, Euzko Abertzaleak taldeko Sustapen bozeramaileak gaur goizean Diputatuen Kongresuan ospatu den Sustapen Batzordean lortu du konpromiso hau, gaia Beasaingo EAJ-PNVren Taldearekin lankidetzan landu ondoren.
Diputatu jeltzaleak gogoratu duenez "Gipuzkoako herri hau, bere izaera geografiko eta industrial bereziagatik, egiteko garrantzitsua betetzen du inguruko komunikazioekin" baina "tren azpiegitura honek eragozpen ugari eragiten dizkie herrian eta eskualde osoan bizi direnei, eta arazo horiek premia osoz konpondu beharra dago". Irizpide hori abiapuntu hartuta, Sustapen Batzordean gaur goizean aztertu den Legez Besteko Proposamenean, Sánchez Roblesek neurriak eskatu ditu Beasaingo azpiegitura eta RENFE zerbitzua hobetzeko eta erabiltzaileei eragiten zaizkien kalteak arintzeko.
Amaitzeko, Isabel Sánchez Roblesek azaldu duenez "Espainian izan diren gobernuek, Gernikako Estatutuan esaten denari jarraiki hurbileko trenen kudeaketa Euskadira transferitzeari uko egin izan ez baliote, orain ez ginateke egoera honetan egongo".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10