Prentsa Aretoa
2015/03/25
Ortuella eta Trapagarango alkate jeltzaleek konfirmatu dutenez merkantzia trenak ez dira bi herri hauetatik igaroko
Agintari biek Madrilgo Azpiegitura Estatu Idazkariarekin lortu duten konpromisoa da.
Merkantzia trenak ez dira Ortuella eta Trapagarango udalerrietatik igaroko, Herri bi hauetako alkate jeltzale Saulo Nebreda eta Xabier Cuellarrek gaur goizean Sustapen Ministerioko Azpiegituretako Estatu Idazkariarekin izandako bileran lortu duten konpromisoaren arabera.
Batzarra bukatutakoan, Nebreda eta Cuellar pozik agertu dira "Eusko Jaurlaritzaren eta Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzalearen Taldearen eta udalerri biotako auzo elkarteen lankidetzarekin egin ditugun gestioen ondoren, lortu egin dugulako merkantzia trenen C-2 linea egiteko egitasmoa baztertzea, hau da, orain arte, gure herri biotako herritarren kezkarik nagusienetakoa izan dena".
Sustapen Ministeriotik irten ondoren, alkateak Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldeko diputatu Isabel Sánchez Roblesekin elkartu dira eta hitzartutako konpromisoaren berri eman diote, hau da, alkate biek, Eusko Jaurlaritzak eta Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak eginiko gestio guztietan defendatu duten jarrera konfirmatzen duena. Aldi berean, agintari biek baieztatu dutenez "Serantes tunela ez da irekiko irtenbide alternatiboak zehaztu eta operatibo egon arte".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10