Prentsa Aretoa
2015/03/26
Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak Babes Zibileko sistema berria arbuiatu du "uniformatzailea eta zentralizatzailea" delako
Emilio Olabarriak salatu duenez Espainiar Gobernuaren Lege egitasmo berriak "autonomiek gai horretan dituzten eskuduntzak urratzen ditu".
Diputatuen kongresuko EAJ-PNV taldeak Espainiar Gobernuak Babes Zibilaren Sistema Nazionalaren Lege Egitasmoaren bidez garatu nahi duen Babes Zibil berria arbuiatu du gaur, "uniformizatzailea eta zentralizatzailea" delakoan.
Emilio Olabarria, Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak, salatu duenez arau honek suposatzen du "autonomi erkidegoek arlo honetan dituzten eskumenak urratzea" eta osoko bilkuran defendatu du Euzko Abertzaleak taldeak lege egitasmoari egin dion osoko zuzenketa, lege testua gobernuari itzultzea eskatzeko.
Diputatu jeltzaleak adierazi duenez "Estatuak babes zibil alorrean garatu dituen eskuduntzei" besteak beste larrialdi zikloaren aurreikuspena, planifikazioa eta esku hartzea "berri bat eransten zaio orain jardun politikoaren koordinazio orokorra deritzona, jarduera publiko eta pribatua integratzeko estrategien bidez garatuko litzatekeena". Olabarriak azpimarratu duenez "horrek suposatzen du konstituzioak berak aurreikusten dituen eskuduntza autonomikoak baliogabetzea". "koordinazioak adostasun edo negoziaketaren ondorio izan behar du, ezin da estrategia uniformizatzaileen mende egon" ezarri du .
Olabarriak beste alde batetik kritikatu du Lege Egitasmoak "disfuntzio materialak" dituela eta horren adibide dela auto-babeserako neurrien arauketa: "auto-babesak, berez, espontaneoa behar du izan" esan du.
Olabarriak zentzu berean baieztatu duenez "konstituzioaren dotrina ere urratzen du nazio esparruko larrialdi kasuetan zuzendaritza Industria Ministerioaren ardurakoa izango dela esaten duenean". "Gauza bera gertatzen da- esan du Olabarriak- Estatuak zentralizatu ahal dituen larrialdiak zerrendatzen direnean, eta horien artean daude Autonomi Erkidegoek betetzen dituzten eta arauen arabera erkidegoen ardurakoek direnak".
“Uholdeak edo suteak izan daitezkeen hondamendiei aurre egiteko orduan, koordinazio mekanismoak ezarri behar dira babes zibila eraginkorra izan dadin. Baina hori ezin da egin konstituzioaren eta estatutuen bidez ezarri den eskuduntza banaketa urratuta" amaitu du Olabarriak .
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10