Prentsa Aretoa

2015/03/26

Azpiazuk Hidrokarburoen legeaz: "Lege honekin ez da fracking-a baimentzen edo eragozten, batzuek ideia horrekin tematuta egon arren”

Diputatu jeltzaleak adierazpen horiek egin ditu gaur Euzko Abertzaleak Taldearen botoarekin onartu den Hidrokarburoen Legearen onarpenaren kariaz.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Pedro Azpiazu, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldean energia gaietarako bozeramailea denak baieztatu duenez Hidrokarburoen Lege honekin "ez da fracking-a baimentzen edo eragozten, batzuek ideia hori zabaltzen saiatu arren".

Diputatu jeltzaleak adierazpen horiek egin ditu gaur Hidrokarburoen Legearen onarpenaren kariaz. Azpiazuk zentzu horretan baieztatu duenez "bakoitzak bere jarrera politikoa defenda dezake berak ondo deritzon moduan, baina argi eta garbi esan behar da Lege Egitasmo honen bidez gasaren merkatu arautua sortzen dela eta ustiapenaren inguruan esaten duen bakarra da fiskalitatearen bidez hidrokarburoen ustiapenetik, bide konbentzionalak edo ez konbentzionalak erabilita, erator daitezkeen mozkinak banatzen direla lurzoruaren jabeen, ustiapena egiten den udalerrien eta eragiketa egiten den Autonomi Erkidegoaren artean , hau da, mozkinak udalerrian eta Erkidegoan geratzen direla, bertako prestazio eta zerbitzu publikoetan,alegia".

Azpiazuk esan du pozik dagoela Lege horren esparru barruan lortu den akordioa dela medio, penintsulako gas operadorea Euskadin egongo delako. Zentzu honetan gogoratu du akordio honen bidez indartzen dela "Euskadik gas esparruan azken 30 urteotan izan duen garrantzia".

Gure Legebiltzar Taldea