Prentsa Aretoa
2015/03/30
Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak derrigorrez lekualdatuak izan diren AENA-ENAIREko langileen egoeraz galdetu du
Isabel Sánchez Roblesek Diputatuen Kongresuan erregistratu dituen galderen bidez Espainiar Gobernuari galdetu dio Aireportuen Eraginkortasun Planaren ondorioez.
EAJ-PNV-ren Euzko Abertzaleak taldeak Diputatuen Kongresuan galdera multzoa aurkeztu du derrigorrez lekualdatuak izan diren AENA-ENAIRE-ko langileen egoeraren gorabeherak ezagutzeko .
Euzko Abertzaleak talde barruan Sustapen gaietarako bozeramaile Isabel Sánchez Roblesek bere galderen bidez gogora ekarri nahi izan ditu AENA-ENAIRE enpresa taldeak ezarri duen Aireportuen Eraginkortasunerako Plana izenekoak ekarri dituen ondorioak, hainbat langile derrigorrez lekualdatuak izan direlako.
Diputatu jeltzaleak baieztatu duenez "Gobernuak sortarazi duen egoeraz arduratu behar du" eta gaineratu duenez "aireportuen bestelako politikak, EAJ-PNV-ren aldetik planteatzen dugunaren modukoak, hau da, Euskadin aireportu bat eta hiru terminal izanda, halako lekualdatze derrigortuak saihestuko lituzke langileak espezializatzea dela bide". Zentzu honetan esan du ezinbesteko gertatzen dela aireportuen kudeaketa euskal erakundeen ardurapean uztea.
Diputatuen kongresuan erregistratu diren galderen bidez, Isabel Sánchez Roblesek datuak eskatu ditu derrigorrezko lekualdaketa horiek AENAren kontuetan eragin dituen ondorioen inguruan (AENA-tik borondatez askatzeko prozesuekin izan dezakeen ondorioarekin alderatuta zein AENA-ko langile guztien soldatei dagokiena) Era berean galdetu du derrigorrez lekualdatuak izan diren langileen ekarpena "nahikoa ote den" enpresak bere egoera konpon dezan langileak beren jatorri zentroetan jarrita, eta jakin nahi du "Gobernua prest ote dagoen AENA-ri arazo hori konpontzeko jarraibideak emateko".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10