Prentsa Aretoa

2015/04/14

Agirretxearen esanetan abortuaren erreforma "behar ez den zerbait" da: "PP-ren itxurakeria da, bere taldekoek ere gustura hartu ez dutena"

Euzko Abertzaleak taldean berdintasun gaietarako bozeramaileak adierazi du indarrean dagoen legearen inguruan egin zen eztabiadan erakutsi zen jarrerarekin bat eginik Euzko Abertzaleak taldeak ekimenaren aurka bozkatu duela

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Joseba Agirretxeak, EAJ-PNV-ren Euzko Abertzaleak talde barruan Berdintasun gaietarako bozeramaileak, gaur baieztatu du Osasun Sexual eta ugalketa eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko Legea zati batean aldaraztea "behar ez den zerbait" dela eta gaineratu duenez "itxurakeria hutsa da, bere taldekoek ere gustuko izan ez dutena". Horregatik eta indarrean dagoen legearen inguruan egin zen eztabaidan erakutsi zen jarrerarekin bat eginik iragarri du Euzko Abertzaleak taldeak ekimen hori kontuan hartzearen kontra bozkatu duela.

Agirretxeak azpimarratu duenez "EAJ-PNV-ren helburua izango da beti nahi ez diren haurdunaldiak saihestea" eta defendatu duenez "prebentzioa da gakoa", baina era berean baieztatu duenez "babes gabeak babestu behar ditugu". Zentzu honetan azaldu duenez "indarrean dagoen legeak ezartzen du adin txikiek guraso edo tutoreei informatu behar dietela, adin txikiak informazio horrekin familiako giroa kaltetuko lukeela arrazoitzen duenean salbu, hau da, familia barruan biolentzia, mehatxuak, koakzioak edo tratu txarrak eman daitezkeenean edo, bestela ere, babesik gabeko egoera gertatzeko arriskua baldin badago". Agirretxearen ustez "hori da zorigaitza, halako egoera dramatiko batean gazteek guraso edo tutoreen babesik ez izatea. Zer egingo dugu beraiekin? Ba, horientzat, hain zuzen, beren babeserako ezarri zen aukera hori".

Diputatu jeltzaleak aditzera eman duenez datu ofizialen arabera abortuen kopuruak behera egin du indarrean dagoen legearekin eta adin txikiek beren guraso edo tutoreen baimenik gabe egiten dituzten abortuen portzentajea kopuru osoaren % 0,44koa da. Baina, gauzak horrela ere, "aldarazpen honen bidez arazoak larriago bihur litezke eta legez kanpo egiten diren abortuak areagotu ahal dira, hau da, segurtasunik gabe egiten direnak, juridikoki zein osasun aldetik”.

Agirretxeak Osoko Bilkuran hitz gogorrak esan ditu Alderdi Popularraren kontra eta "inkoherente" izena eman die. "Zati batean egiten den erreformarekin, indarrean dagoen epe legea onartzen duzue edo proposamen guztiz hipokritaren aurrean aurkitzen gara". Zentzu honetan jeltzaleen bozeramaileak gogoratu ditu Alderdi Popularraren bozeramaileak 2010 urtean Legea eztabaidatzeko orduan esan zituen hitzak . Agirretxeak hitz horiek gogoan esan duenez "iruzur egiten dituzue hitzetan edo egintzetan".

 

Gure Legebiltzar Taldea