Prentsa Aretoa

2015/04/16

Agirretxeak Mendien Legearen inguruan asmo politiko argia duen “eskumenen inbasioa" salatu du

Joseba Agirretxeak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldean Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen gaietarako bozeramaileak Espainiar Gobernuari Mendien Legearen Proiektua kentzeko eskatu dio.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, agirretxea, montes, ley, compe

ARGAZKIA JAITSI

Joseba Agirretxeak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldean Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen gaietarako bozeramaileak gaur salatu duenez Espainiar Gobernuak Mendien Legean proposatu dituen aldarazpenek asmo politiko argia duen "eskumenen inbasioa" suposatzen dute.

Euzko Abertzaleak aurkeztutako osoko zuzenketa defendatzeko orduan, Agirretxeak Isabel Tejerina Ministro andreari eskatu dio Lege Egitasmoa erretiratzea. Zentzu berean baieztatu duenez "oinarrizko legeriaren babespean, Espainiar Gobernuak estatuko eskuduntzak indartzeari ekin dio Autonomi Erkidegoek arlo honetan dituzten eskuduntza esklusiboak kaltetuz, eta hori da, hain zuzen, Foru Aldundiek beren ardurapean izanik eraginkortasun osoz egikaritu dituzten eskuduntzen kasua”.

Zentzu honetan, diputatu jeltzaleak Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari egotzi dio "tresna batzuk" erabili dituela, besteak beste, Konferentzia Sektorialak "Estatuaren eta Autonomi Erkidegoen arteko harremanetan asimetriarik txikienari ez erreparatzeko".

Agirretxeak era berean adierazi duenez "Espainiar Gobernuak merkatuaren batasunaren figura erabiltzen du apurka-apurka autonomien ardurapean dauden eskuduntzak beretzat berreskuratzeko, besteak beste, ehiza eta arrantza". Euskadiren kasuan lege propioa dago eta bere eskuduntzen arabera araututa daude. Diputatu jeltzaleak baieztatu duenez "Ministerioa ez dagokion lekuan sartzen da esparru hauetan ad hoc tresnak sartzen dituenean, besteak beste, Ehizaren kudeaketarako estrategia nazionala edo Ehiza eta Arrantza alorreko arau-hausleen espainiar erregistroa".

 

Gure Legebiltzar Taldea