Prentsa Aretoa
2015/04/17
Sánchez Roblesek Garraio Komisarioaren aurrean azpimarratu du EAJ-PNV-k trenbide garraioaren alde egin duen apustua
Maria Eugenia Iparragirre senatariak azpimarratu du Europar Zeru Bakarra deritzona lortzeko helburuaren garrantzia.
Isabel Sánchez Robles eta Maria Eugenia Iparragirre, hurrenez hurren Kongresuan eta Senatuan EAJ-PNV-ren Sustapen bozeramaileak izan dira gaur goizean Diputatuen Kongresuan Europako Garraio komisario Bulc andreak eskaini duen agerraldian.
Isabel Sánchez Roblesek azpimarratu du EAJ-PNV-k trenbide garraioaren alde egin duen apustua, eta baieztatu du Euzko Abertzaleak taldearen ustetan "etorkizuna trenean bidaiatuko" dela. Zentzu honetan, Europar Batzordeak epe luzerako abiadura handiko europar trenbide sarea osatzea aurreikusten duela gogoratu ondoren, Komisario andreari galdetu dio abiadura handiko inbertsioen errentagarritasuna auzitan jartzen duten irizpideen inguruan. Komisario andreak galdera honi erantzunez trenbidearen oinarrizko sarearen garrantzia defendatu du eta atlantikoko ardatzaren garrantzia gogoratu du,zeinetan Euskal Y trenbidea txertatzen den. Bere hitzetan garrantzitsua da mugaz gaindiko ezaugarri handia duelako. Era berean esan du mugaz gaindiko konexioa funtsezkoa dela Europaren integrazio eta garapen ekonomikorako.
Diputatu jeltzalea merkantziak trenbidez garraiatzeko sistemaz interesatu da, Liburu Zurian adierazitako lehentasunetako bat delarik. Espainiar estatuan % 4ra baino ez da iristen, hau da, europar ratioaren azpitik geratzen da. Zentzu horretan, Komisarioari galdetu dio Europar Batzordeak korridore mistoen exekuzioaz duen irizpideaz, hau da, EUskal Y-ren kasuan bezala, zer egiteko izango ote duten Espainiar estatu barruan eta Europara begira merkantziak garraiatzeko. Amaitzeko, Sánchez Roblesek gogoratu du Batzordearen beste helburu bat dela trenbideen interoperatibotasuna lortzea, eta zentzu horretan Europar Komisarioari galdetu dio Estatu mailan trenbide garraio kuotan nola eragingo duen Europarekin interoperatibotasuna lortzeak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10