Prentsa Aretoa
2015/04/20
Esteban: “PPren gobernua erratuta dago azken orduko erabaki populistak boto bihurtuko direla pentsatzen badu"
Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Aitor Estebanek esan du PPren aldetik "zuzenketa gehiago" egingo direla, eta legegintzaldi amaieraz esan du litekeena dela "makineria gogortzea" "eskumenen inbasioan eginiko bidean".
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren legebiltzar taldearen bozeramaileak, gaur baieztatu duenez "PPren Gobernua erratuta dago azken orduko erabaki populistak boto bihurtuko direla uste badu".
Onda Vascari eginiko elkarrizketan, legegintzaldi amaieraz eta Alderdi Popularrak etorkin irregularrei ematen zaien osasun arretan edo pertsona fisikoei justiziako tasak kentzearekin hartu dituen erabakiez galdetu zaionean, Estebanek esan du "zuzenketa gehiago" egingo direla baina "hiritarrek argi ikusten ari dira nor den nor, eta horren arabera bozkatuko dute". Zentzu berean, Estebanek baieztatu du Espainiar Gobernuak "makineria martxa gogorragoan" jar dezakeela "eskumen inbasioan egin den bidean segitzeko ".
Hauteskunde orokorren ondorioz eratuko den Kongresuari dagokionez, Aitor Estebanek esan du "oso irekia" izango dela, baina baieztatu duenez "alderdi berriek errodajea beharko dute azkenean akordio egonkorrak lortzeko".
Estebanek Rodrigo Ratoren egoeraz esan dunez " hauxe Europako iparraldean dagoen tokia balitz bakoitzak bere erantzukizunak onartuko lituzke, baina espainiar estatuan harrizko aurpegia daukate".
Amaitzeko gogoratu du PPk 2012 urtean onartu zen amnistia fiskalaren aurrean EAJ-PNVk kontrako botoa eman zuela, eta aitortu duenez "orain mila zalantza eta susmo agertzen dira". "Datuen pribatutasuna dela eta, gai konplikatuaren aurrean gauden arren, ezinbestekoa da kontu guztiak orekatzea, hiritargoa informatuta egon dadin" ezarri du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10