Prentsa Aretoa

2015/04/21

Azpiazuk Tributu Agentziako Zuzendariari: "Ez duzu ezer azaldu. Zer egiten ari gara hemen?"

Menéndez jaunak `Rato auzia´ izenekoaren inguruan hitz egin duena hitz eginda, Azpiazuk PPren jarrera salatu du "orain ezin zarete manifestazioaren lehen lerroan jarri, ez dute zilegitasunik" eta "azalpenak" eskatu ditu "ez lezioak".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Pedro Azpiazuk, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNV-ren legebiltzar taldean ogasun gaietarako bozeramaileak salatu duenez Tributu Agentziako Zuzendariaren hitzaldia "huts egitea" izan da "espero genituen azalpenak eman ez dituelako, bere burua ederresteari ekin dio, harro agertu eta errieta egin digu eta bere burua defendatu du herritarrek eta Taldeek egia ezagutzeko eskubidea eta beharra dugunean".

Horregatik eskatu du "Rato jaunak legez kanpo egindako jardueraren xehetasunak ematea: iruzurraren kopuru osoa, zuritutakoa, dirua non zegoen eta non dagoen, zein inbertsiotan" eta,era berean " amnistia fiskalari buruzko datuak ere bai. Horren inguruan ezer ez badiguzu azaltzen, zer egiten ari gara hemen" galdetu du.

Azpiazuk salatu duenez "Corte Inglesak bere Aste Fantastikoa daukan modu berean, Ganbera honek Ustelkeriaren Aste Fantastikoa dauka" eta "aukera eta beherapenak baliatu ditu hiritarrei kiratsa darion ustelkeriaren errealitatea azaltzeko".

Amnistia fiskalari dagokionez, Azpiazuk, Espainiar Gobernuak 2012 urtean onartu zuenean erakutsi zuen jarrerarekin bat eginez baieztatu duenez "lagunak edo lotsabakoak espetxera joatea saihesteko eragiketa da" eta gaineratu duenez "ez da etikoa edo arduratsua, bere egunean ezkutatutakoaren % 56 ordaindu beharrean, %3ko portzentaje lotsagarrira murriztu izana".

 

Gure Legebiltzar Taldea