Prentsa Aretoa
2015/04/23
Euzko Abertzaleak taldeak Lanbide Heziketaren erreforma errefusatu du "eskuduntzen kontrako eraso onartezina" delako
Pedro Azpiazuk kritikatu duenez Ministerioaren aldetik " Planak eta Estrategiak inposatzeak ekarriko du Euskadin eraginkortasun osoz funtzionatzen duten prestakuntza planen balioa galtzea ”.
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak gaur adierazi du gaur Kongresuko Osoko Bilkurak lan esparruko enplegurako Lanbide Heziketa Sistema erreformatzeko Erret Dekretuaren kontra dagoela " eskuduntzen kontrako eraso onartezina" delako.
Pedro Azpiazuk, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen bozeramaile ekonomikoak, onartu duenez " Lanbide Heziketaren arlo batzuk aldatu behar dira enplegua sortzeko eta hazkunde ekonomikorako giltzarria delako" baina Erret Lege Dekretua erabili izana salatu du: "Espainiar Gobernuaren praktika okerra da, eta azken aldi honetan ohiko bihurtu da" eta "suposatzen du aldarazpena indarrean dagoela, ikuspuntu juridikotik indarrean dagoen lege markoa urratzea ekarriko duen arren".
Diputatu jeltzaleak gogoratu duenez Enplegurako Lanbide Heziketa alorreko eskuduntzak transferituta daude lan, enplegu eta enplegurako LH alorrean lan legeria betearazteko Funtzio eta Zerbitzuak EAEren ardurapean uzteko Akordioan.
Amaitzeko, Azpiazuk salatu du Enplegu Ministerioak legegintzaldi osoan "eskuduntzak uniformizatzeko eta birzentralizatzeko" egin duen ahalegina. "Planak, Estrategiak, azterketak, prestakuntza txekea inposatzen dizkiguzue, eta Konstituzioan eta Autonomia Estatutuan aurreikusitako eta transferituta dauden eskuduntzak edukirik gabe uzten dizkiguzue. Horrek ekarriko du Euskadin funtzionatzen duten prestakuntza planen balioa galtzea, eraginkortasuna eta filosofia zalantzan jarriko geniekeen estatu planen barruan desitxuratuta geratzen direlako" ezarri du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10