Prentsa Aretoa

2015/04/28

Agirretxeak RTVEri egotzi dio hiritarrei "informazioa ezkutatu izana" albistegian ez duelako Montororen gaitzespena sartu

RTVEri Kontrola egiteko Batzordean Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak baieztatu duenez "profesional batek gai horretaz ez informatzeko arrazoi bakarra da halakorik ez egiteko agindua jaso duela.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, joseba agirretxea, rtve, contr

ARGAZKIA JAITSI

Joseba Agirretxeak, RTVEri Kontrola egiteko Batzorde Mistoan EAJ-PNV-ren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak, Korporazioko presidenteari egotzi dio "herritarrei informazioa ezkutatu izana" albistegian ez duelako berri eman Montororen gaitzespenaz eta iragan asteartean, apirilak 21, Diputatuen kongresuko osoko bilkurak amnistia jaso dutenen zerrenda argitaratzea eskatzeko onartu zen proposamenaz .

Agirretxeak gogoratu duenez apirilaren 21ean Champions Leagueko partidaren atsedenaldian eman zen albistegiak "9 minutuko iraupena izan zuen eta 12 albiste sartu ahal izan ziren". Diputatu jeltzaleak azaldu duenez "ordu horretan, gainerako telebista kateetako albistegietan, sen onez jardun zuten eta bai informatu zuten gai horren inguruan. Zergatik ote da TVE izan dela Montoro ministroari eginiko gaitzespenaz informatu ez duen bakarra? Galdetu du Agirretxeak. "Profesional batek albiste hori ez emateko izan daitekeen arrazoi bakarra da halakorik ez egiteko agindua jaso duela" .

Horregatik guztiagatik, RTVEko zuzendariari eskatu dio "albistegiei norabide berria ematea, dagoen gai bati buruzko informazioa ez emateak RTVE moduko erakunde publikoa kaltetu baino ez duelako egiten".

 

Gure Legebiltzar Taldea