Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/04/29

“Gure lanak eta egindako presioak funtzionatu egin dute" esan du Sánchez Roblesek Pastor Ministro andreak Urbinagako aldageltokia egingo dela konfirmatu ondoren

“Hiru hilabete daramatzagu egitasmo hau bultzatzeko lanean. Azkenean lortu dugu Espainiar Gobernuak hitza betetzea" esan du Diputatu Jeltzaleak.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, urbinaga, proyecto, intercambi

ARGAZKIA JAITSI

Isabel Sánchez Robles, EAJ-PNV-ren Legebiltzar Taldeko Sustapen bozeramailea, pozik agertu da gaur Ana Pastor ministro andreak Espainiar Gobernuan Sestaon Urbinagako aldageltokia egitea aurreikusten duela baieztatu ondoren "Gure lanak eta egindako presioak funtzionatu egin dute" esan du diputatu jeltzaleak.

Espainiar Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Sánchez Robles diputatu andreak egin duen galderari emandako erantzunean, Ana Pastor Sustapen Ministroak baieztatu du egitasmoaren diseinua udaberria amaitu baino lehen egongo dela, eta konfirmatu du "lanak egiteko aurrekontu partida" ere egongo dela.

“Hilabeteak daramatzagu egitasmo hori bultzatzeko. Azkenean lortu dugu Espainiar Gobernuak bere hitza betetzea. Behin eta berriz ukatu izan zaigun informazioa jaso dugu eta argitu ahal izan dugu, galibo arazo batzuk izan direla eta, berriz ere idatziak izan behar izan diren egitasmoak, aste gutxiren barruan prest egongo direla eta dagokien aurrekontu partida izango dutela”.

Halaber, Sánchez Roblesek aditzera eman du Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak zuzenketak aurkeztu zizkiola 2014 eta 2015 urteetako Estatuko Aurrekontu Orokorrei, eta zuzenketa hauek Talde Popularrak errefusatuak izan zirela. Amaitzeko esan du EAJ-PNV-ren legebiltzar taldeak Sestaoko udalarekin lankidetzan aritu dela Bizkaiarentzat eta Meatzaldearentzat eta Nerbioi Ibaizabalen Ezkerralde osoarentzat horren garrantzi handia duen egitasmoa bultzatzeko. 

Gure Legebiltzar Taldea