Prentsa Aretoa
2015/04/30
Aitor Estebanek Prozedura Kriminalaren Legea kritikatu du: "Espainiako ordenamendu juridikoa normalizatzeko aukera handia galdu dute"
Bozeramaile jeltzaleak baieztatu du Lege hau "Zigor Kodearen jarraipena" dela, eta gaineratu duenez "Espainiar Gobernuak ez du Europar zuzentaraua errespetatzen"
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Legebiltzar Taldearen bozeramaileak, gaur baieztatu duenez "Espainiar Gobernuak,bere borondatez, ez du errespetatu Prozedura Kriminalaren Legean sartu beharra zegoen Europar Zuzentaraua", eta gaineratu duenez araua "Zigor Kodearen jarraipena" da. "Espainiako ordenamendu juridikoa normalizatzeko aukera galdu da, oraingo salbuespen izaera kenduta" baieztatu du.
“Bost eguneko inkomunikazio aldiak mantentzen segitzen dute, ofiziozko abokatuarengana jo beharra dagoela, hirugarren batekin ezin komunikatzea eta abar, eta hau ez dator bat Europar Zuzentarauarekin, Europa mailan eskubide batzuk ezartzen direlako hemen mugatu egiten direnak eta terrorismoaren kontrako salbuespen legeria berresten dituztenak" esan du Estebanek .
Instrukzio epeak murrizteari buruz, bozeramaile jeltzaleak esan du berak ez duela uste "baliabide gehiago eta epaile gehiago jarri gabe" egin daitekeenik. Era berean kritikatu du delituko auzi berezia irekitzeak ekarriko duen auzien biderkatzea. Estebanen ustetan "Sendabidea, gaixotasuna bera baino okerragoa izan daiteke" . "Gerta daiteke herritarrek une honetan agertu diren ustelkeria trama handiak osotasunean ezin ikustea" ezarri du .
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10