Prentsa Aretoa
2015/05/05
Azpiazuk aitortu du espainiar ekonomiaren hazkundea "datu ona dela", baina baieztatu duenez "bidea ez dago behar bezain argi"
Pedro Azpiazu Kezkatuta dago "egiturazko beste defizitak" daudelako eta baieztatu duenez "eskandagalarria da krisian zehar handitu diren desberdintasun egoera".
Pedro Azpiazuk, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNV-ren Legebiltzar Taldearen bozeramaile ekonomikoak, gaur aitortu du Espainiar Gobernuak espainiar ekonomiaren inguruan aurreratu dituen datuen "onak" direla, baina egoera ekonomikoa hauteskunde ekonomikotik bereiztea eskatu du eta baieztatu du bidea oraindik ez dagoela "beharko lukeen bezain argi".
Zentzu honetan, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministroaren agerraldiaren kariaz, Azpiazu kezkatuta agertu da "jasanezin" jotzen duen langabezi tasagatik; aurreratu duenez " hurrengo urteotan horrela izaten segituko du".
Era berean azpimarratu duenez "sortzen den enplegua lanaldi erdikoa da,prekarioa eta produktibotasun urrikoa". "Ekonomiak enplegu produktiboa behar du sendoa izateko, prestakuntzan oinarrituta, berrikuntzaren eta industriaren esparruan. Produktibotasun urriko enplegua sortzea gaurko ogia eta biharko gosea izan daiteke" baieztatu du.
Diputatu jeltzaleak era berean azpimarratu du "egiturazko beste defizitak" daudela "oraindik konpondu gabe daudenak". Baieztatu duenez "eskandalagarria da krisian zehar handitu diren desberdintasun egoerak". Horregatik defendatu du "progresibotasun fiskala eta soldata, pentsio eta beste onurei mugak jartzeko praktika onen kodea abian jartzea".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10