Prentsa Aretoa
2015/05/26
Sánchez Roblesek “ongi etorria” eman dio PPri abiadura handiari buruz EAJ-PNVren tesiak bereganatu dituelako baina “oso berandu” datorrela salatu du
Euzko Abertzaleak taldearen Sustapen gaietarako bozeramaileak salatu duenez “PPk eta Espainiar Gobernuak hiru urte luze eman dituzte beren alderdikerian babestuta lan eginez” trenbide azpiegiturei dagokienez.
Isabel Sánchez Roblesek, EAJ-PNV-ren Legebiltzar Taldearen Sustapen bozeramaileak, “ongi etorria” eman dio PPri EAJ-PNV-k abiadura handiari buruz dituen tesietara, eta salatu duenez “ Espainiar Gobernuak hiru urte luze eman ditu bere alderdikerian babestuta lan eginez, gure argudioak mesprezatzen eta trenbide azpiegiturak planifikatzea eta lehenestea eskatzeko eta egitasmo terminoetan lan egiteko aurkeztu ditugun ekimen guztiei muzin eginez”.
Hori dela eta, Sánchez Roblesek deitoratu duenez PP alderdiak abiadura handiko inbertsioak estrategikoak direla esanez egin duen aitormena “oso berandu dator”, eta kritikatu duenez PP alderdiak “ legegintzaldi osoa behar izan du zalditik erortzeko”.
Amaitzeko, diputatu jeltzaleak baieztatu duenez “diskurtso aldaketa hau heldu da beste talde politiko batzuek eskuinetik aurrea hartu ahal dietela ikustean eta Europak egitasmoen kudeaketa zentzugabeei eta ezerezean eginiko bide zatiak eta geltokiak egiteari amaiera eman behar zaiela esan ondoren”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10