Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/06/02

Euzko Abertzaleak taldeak eragindako presioak “terrorismoaren kontrako legeriaren desfasearen hasiera” eragin du

“Tortura babesten duten iluntasunak desagertzen hasi dira, baina inkomunikatuak bideoan grabatzea eskatzen segituko dugu” baieztatu du Olabarriak.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, olabarria, torturas, enjuiciam

ARGAZKIA JAITSI

“Terrorismoaren kontrako legeriaren desfasearen hasiera da” esan du Emilio Olabarriak, Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak talde barruan barne gaietarako eta justizia bozeramaileak, gaurkoan Prozedura Kriminalaren Lege Organikoaren aldarazpena eztabaidatu eta onartu den Justizia Batzordea amaitutakoan.

Euzko Abertzaleak taldeak legegintzaldi osoan eragin duen presioaren bidez salatu ditu espainiar ordenamendu juridikoaren barruan “tortura babesten duten iluntasunak” eta behin eta berriz gogoratu izan dira Giza Eskubideen Europak Auzitegiak emaniko ebazpenak, Espainiar estatuak behin eta berriz torturak ikertzeari uko egin diolako. “Torturaren kontrako eta pertsona atxilotu edo presoen eskubideen aldeko berme batzuk sartu dira” adierazi du Olabarriak.

Horrela, gaur bertan EAJ-PNVk proposatzen zituen aldarazpenetan oinarrituta onartu da konfiantzazko abokatua izendatzea, hirugarren pertsonekin komunikatu ahal izatea eta abokatuarekin elkarrizketa pribatua egitea soilik eragotzi ahalko direla epailearen auto arrazoitua dagoenean. “Orain arte araua zena salbuespen bihurtu da” baieztatu du Olabarriak.

Era berean lortu da Legean Euzko Abertzaleak taldeak egin dituen beste erreklamazioak sartzea, besteak beste “epaileak inkomunikazioaren baldintzak kontrolatuko dituela eta horretarako informazioa eskatu eta jaso ahalko duela atxilotuaren edo presoaren egoera egiaztatzeko eta bere eskubideak errespetatzeko“ eta, era berean “beste pertsonekin komunikatzeko eskubidea mugatuko zaion atxilotuari mediku azterketak egingo zaizkio gutxienez 24 ordutan bi aldiz, osagilearen irizpidearen arabera”.

“Azkenean, normalizazio politikoaren zantzuak ikusten hasi gara salbuespen legeak zati batean indargabetzen hasi direlako” esan du Olabarriak. Edozein kasutan, iragarri duenez “inkomunikatuta dauden pertsonak bideoan grabatzea eskatzen segituko dugu” eta Talde Popularrari eskatu dio baldintza hori datorren astean egingo den bilkurarako sartzea.

Gure Legebiltzar Taldea